188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2021eko lan-egutegia eta egun baliogabeak

Ikusirik 217/2020 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 18an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluan ezarritakoa, EBAZTEN DUT:

Lehena: Onestea Arguedasko Udalaren bulegoetan 2021. urtean izanen diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Abuztuaren 2, 3 eta 4a: herriko festak.

Urriaren 11: Espainiako jai nazionalaren bezpera.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Abenduaren 27a: (herriko festa).

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena: Arguedasko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

1.–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

2.–Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan-egutegi berezia izanen baitute.

Hirugarrena: Arguedasko Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 10:00-13:00 da, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena: Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Arguedasko Udalaren iragarki-taulan ere.

Bosgarrena: Ebazpen hau igortzea Arguedasko Udaleko langileen sindikatu-ordezkaritzari.

Arguedasen, 2021eko uztailaren 22an.–Alkatea, José M.ª Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2111491