188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako 15 egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udaleko erregistro orokorrean. Eskabide horietan adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela, eta titulazio akademikoari, esperientziari nahiz merezimenduei buruzko espedientea gehituko diote eskabideari.

Antsoainen, 2021eko uztailaren 22an.–Ordezko alkatea, Patricia Abad Encinas.

Iragarkiaren kodea: L2111492