188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Udal ordenantza, Andosillako udal-mugartean eguzki energia biltzeko instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2021eko uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen dituena eguzki energia biltzeko Andosillako udal-mugartean paratutako instalazioak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Andosillan, 2021eko abuztuaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2111913