188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

274/2021 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez handitzen baita Zangozako Ikastola ikastetxe itunduaren hezkuntza itunaren unitate kopurua, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 139/2021 Ebazpenaren eranskinari dagokionez. Ebazpen horren bidez, ebatzi zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako unitateen hezkuntza ituna berritzea 2021-2022 ikasturtetik aurrera.

Ikusirik Zangozako Ikastola ikastetxe itunduan Lehen Hezkuntzarako izan den aurrematrikula, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean adierazi du Zangozako Ikastola ikastetxearen ituna handitu beharra dagoela, 2021-2022 ikasturtean Lehen Hezkuntzako sei unitate izan ditzan itunpean. Eskaera hori egiteko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren aginduzko txostenean oinarritu da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zangozako Ikastolak izan duen aurrematrikula ikusita, ikastetxe itundu horren ituna handitzea, 2021-2022 ikasturtean Lehen Hezkuntzako sei unitate izan ditzan itunpean.

2. Baliabide horren kostua, 2021-2022 ikasturterako, Nafarroako Gobernuak 2021eko otsailaren 3an hartutako Erabakiaren barruan dago. Erabaki horren bidez, baimena eman zitzaion Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan Lehen Hezkuntzako unitateen hezkuntza ituna finantzatuko duen urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko, 2021-2022, 2022-2023, 2023-2024, 2024-2025, 2025-2026 eta 2026-2027 ikasturteetarako.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau ikastetxe interesdunari jakinaraztea. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Garapenerako Atala, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko uztailaren 21ean.–Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Eneko Ardaiz Ganuza (108/2019 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena).

Iragarkiaren kodea: F2111463