188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK Prestakuntza eta Enpleguko erdi mailako teknikarien oposizioko bigarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 16an emandako 3506/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Prestakuntza eta Enpleguko erdi mailako teknikarien hogeita sei lanpostu oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko. Bada, deialdi horretan, gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Esther Calleja Leoz andreak, María De Uxua Gil Churio andreak, María Esperanza Aristu Pérez De Larraya andreak, Miguel Arana Salas jaunak, Beatriz Gonzalez Martínez andreak, Francisco Javier Pérez Navascués jaunak, Joseba Aingeru Zulaika Satrustegi jaunak, Enrique Ilundain Huarte jaunak eta Idoya Arteta Áriz andreak, hain zuzen ere, bigarren ariketaren behin betiko emaitzak onesten dituen epaimahaiaren erabakiaren aurka. 2021eko ekainaren 1ean argitaratu ziren aipatu emaitzak.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2112030