187. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

57/2021 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren 2020ko urriaren 14ko 137/2020 Ebazpenean ezarritako laguntzen ordainketa; ebazpen horren bidez onetsi ziren 2020rako deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak, aldi baterako eta salbuespeneko laguntza bat emateko COVID-19aren krisiak bereziki kaltetutako nekazari eta enpresa txiki eta ertainei, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapenerako Programako M21 neurriarekin bat.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 137/2020 Ebazpenaren bidez, 2020rako deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, aldi baterako eta salbuespeneko laguntza bat emateko COVID-19aren krisiak bereziki kaltetutako nekazari eta enpresa txiki eta ertainei, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapenerako Programako M21 neurriarekin bat.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 31ko 196/2020 Ebazpenaren bidez, lehenbiziko paragrafoan zehaztutako laguntzak eman ziren ebazpen horretako I. eranskinean biltzen diren 601 nekazari eta enpresa txiki eta ertainei, 1.452.100 euro guztira, eta 139 eskaera ezetsi ziren.

Halaber, martxoaren 16ko 18/2021 Ebazpenaren bidez, 2.200 euroko laguntza eman zitzaion eskatzaile bati, zeina hutsegite baten ondorioz ez baitzen ageri 196/2020 Ebazpenaren zerrendetan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren 106E/2021, 122E/2021, 139E/2021, 148E/2021, 156E/2021, 162E/2021 eta 164E/2021 foru aginduen bidez, zazpi eskatzailek Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 196/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak baietsi ziren, eta horiei dagozkien laguntzak (24.600 euro guztira) eman ziren, dirulaguntzen deialdian ezarritakoarekin bat.

Laguntza honen oinarri arautzailetan ez da jasotzen onuradunek ordainketa eskaerak aurkezteko beharra; laguntzak emateko ebazpenen datak eta errekurtsoak baiesten eta laguntzak ematen dituzten foru aginduen datak ordainketa eskaeren data gisa hartuko dira.

Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak egiaztatu du laguntzak ordaintzeko ezarritako baldintzak betetzen direla, bat etorriz Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 137/2020 Ebazpenean onetsitako oinarri arautzaileetako 12. oinarriarekin.

Hori horrela, bidezkoa da ebazpen honen I. eranskinean ageri diren laguntzen onuradunei ordaintzea.

Egiaztatu da II. eranskinean ageri diren eskatzaileek ez dituztela egunean beren zerga betebeharrak, eta ez da bidezkoa ordainketa egitea aipatutako ez-betetze horiek zuzendu arte.

Egiaztatu da III. eranskinean ageri diren eskatzaileak baja emanda daudela Nafarroako Foru Ogasunean.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ordaintzea 601 onuraduni, zeinak I. eranskineko zerrendan ageri baitira, bertan ageri diren diru-kopuruak, zuzeneko dirulaguntza gisa (1.461.300 euro guztira). Zerrenda hasten da Mangas Verdes Agricola de R.L. 739NA ENS (IFK V71339238) onuradunarekin eta bukatzen da L M S (IFZ 16018673R) onuradunarekin.

2. II. eranskinean ageri diren eskatzaileei ez zaie laguntza ordainduko beren zerga-betebeharrak bete arte.

3. III. eranskinean bildutako eskatzaileak baja emanda daude Nafarroako Foru Ogasunean.

4. Ordainketak 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “COVID-19 LGP LGENF 2014-2020. Salbuespeneko eta aldi baterako laguntza nekazarientzat eta enpresa txiki eta ertainentzat” izeneko 720003-72220-4700-413102 partidaren kargura eginen dira.

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak ere finantzaketaren %31 hartuko du bere gain, LGENF 080301022141114 lerroaren kargura.

5. Horrez gain, entitate onuradunek bete beharko dituzte urriaren 14ko 137/2020 Ebazpenean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean oro har ezarrita dauden baldintza eta betekizun guztiak. Zehazki, laguntza hauen onuradunek kontabilitatean edo erregistro liburuan jaso beharko dute hartutako dirulaguntzaren kobrantza, indarra duen araudiaren arabera horrelako liburuak izatera behartuta baldin badaude.

6. Ebazpen honetan xedatutakoak ez du eragozten NBEUF-LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegoak zorren zenbatekoa kentzea funts horretako Zordunen Erregistroan ageri diren entitate onuradunei, bat etorriz Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzaturiko laguntzak kudeatzeko prozedura ezartzen duen otsailaren 8ko 29/2007 Foru Aginduaren 7.2. e) artikuluarekin.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eranskinik gabe.

8. Laguntzen onuradunei jakinaraztearen ondorioetarako, I., II. eta III. eranskinak Nafarroako Gobernuko zerbitzuen katalogoan emanen dira argitara, deialdiari buruzko orrian, esteka honetan:

http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/8886/Ayuda-temporal-excepcional-destinada-a-agricultores-y-PYME-especialmente-afectados-por-la-crisis-de-COVID-19-(art-39-ter)-conforme-a-la-medida-M21-del-PDR-de-Navarra-2014-2020

Pertsona fisikoen kasuan, argitalpenean honakoak jasoko dira: IFZ, lehen eta bigarren abizenen eta izenaren hasierako letrak, eta gainerako eskatzaileen kasuan identifikazio osoa.

9. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atalera, NPEaren Plangintzarako Atalera, Ekonomia Aferetarako Bulegora, Koordinazio Atalera eta NBEUF-LGENF Funtsen Ordainketak Burutzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

10. Jakinaraztea laguntza hauek eskatu dituzten onuradunei ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 3an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

Iragarkiaren kodea: F2112138