186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 16an hartua, Antzingo Kontzejuaren izena aldatzea onesten duena. Hemendik aurrera “Ancín/Antzin” izanen da, eta ez “Ancín” orain arte bezala.

Antzingo Kontzejuak Nafarroako Gobernuari igorri dio udal horretako izen ofiziala aldatu eta “Ancín / Antzin” izan dadin tramitatutako espediente administratiboa.

Delako espedientean Kontzejuaren erabakiaren ziurtagiri bat dago, 2021eko otsailaren 10ekoa, zeinaren bidez behin betiko onesten baita izen aldaketa hori. Erabakia Kontzejuaren iragarki-taulan egon da jendaurrean, eta 2021eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, urtarrilaren 7koan; inork ez du alegaziorik egin.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 22. artikuluak hauxe dio: “Udalerrien izenak aldatzeko udalek hartutako erabakia beharko da, aurretik, gutxienez hilabete bateko informazio publikoa egonda. Udal erabakia Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio, Nafarroako Gobernuak onespena eman diezaion, eta hau emandakotzat hartuko da hilabete baten barnean ebazpenik ematen ez bada”. Arau beraren 37.3 artikuluaren arabera, kontzejuen izenak aldatzeko, udalerrientzat ezarritako arauei jarraitu behar zaie.

2021eko apirilaren 21ean, Antzingo Kontzejuaren eskabide bat sartu zen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusian, non eskatzen baitzen izena “Ancín/Antzin” izatera alda zedila.

Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuak, egun berean, horri buruzko txostena eskatu zion Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22.1d) artikuluan ezarritakoarekin bat, toki entitateari jakinarazten zaio ebazteko epea eten zela harik eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak txostena bidali arte.

2021eko maiatzaren 31n, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren nahitaezko txostena sartu zen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusian.

Horrenbestez, bidezkoa da organo eskudunak onestea izen aldaketa.

Nafarroako Gobernuak onetsi ondoren, Estatuko Administrazio Orokorrari igorriko zaio, Toki Entitateen Erregistroan inskriba dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 14.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Toki Entitateen Erregistroan inskribatuko da.

Azkenik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 23. artikuluan honako hau xedatzen da: “Udalen izen aldaketek ofizialtasuna lortzeko ezinbestekoa da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 14. artikuluak aipaturiko erregistroan jasotzea eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea”. Hortaz, onetsitako izen aldaketa aldizkari ofizial horietan argitaratu beharko da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU

1. Antzingo Kontzejuaren izen aldaketa onestea, hemendik aurrera “Ancín / Antzin” izan dadin, eta ez “Ancín”.

2. Erabaki hau igortzea Estatuko Administrazio Orokorrari, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioko Toki-erakundeen Erregistroan inskriba dezan, eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Toki-erakundeen Erregistroan inskribatzeko.

3. Dagozkion inskripzioak egin ondoren, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Antzingo Kontzejuari jakinaraztea eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du ukatzen Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 14ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko ekainaren 16an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2111308