186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2021eko ekainaren 28an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea 2021eko aurrekontuan. Kreditu-gehigarria da, 6.711,64 eurokoa, 1.3261.4820005 partidara (Musika eskolarentzako dirulaguntza), finantzatuko dena diruzaintzako gerakinaren kargura.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, gero behin betiko onesteko; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erronkarin, 2021eko ekainaren 28an.–Batzordeko burua, Eneko Egiguren Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2111810