186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Badostaingo 18. poligonoko 59. lurzatian. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da, 2021eko uztailaren 1eko osoko bilkuran, behin betiko onetsi dela Hiri-jarduketarako plan berezi bat, xede duena etxebizitzaren tipologia eta baimendutako okupazioa aldatzea Badostaingo 18. poligonoko 59. lurzatian, Miguel Goñi Aguinagak sustatua.

Hartara, Legegintzako Foru Dekretu horren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da, eranskin gisa duela aipatutako plan berezia.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111638