186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, U.I. XIV-ko Z-1 eremuan (Larraina Kirol Zelaia). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 01-JUL-21 (8/CU).

«Iraganik U.I. XIV-ko Z-1 eremuaren (Larraina Kirol Zelaia) xehetasun-azterketaren hasierako onespena jendaurrean egon den aldia (JOB, 2021-05-10 (4/US), 2021eko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 27an), eta ez denez horri buruzko alegaziorik aurkeztu; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen aldeko txostena, 2021eko maiatzaren 31koa, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2021eko ekainaren 25eko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea U.I. XIV-ko Z-1 eremuaren xehetasun-azterketa, Larraina Kirol Zelaiak 2021eko apirilaren 15ean izapidetzeko aurkeztua. Haren xedea da arautzea eremuan egiten ahal diren eraikuntza jarduerak, okupazioa, lurzatiaren gehieneko eraikigarritasuna eta lerrokadurak.

2. Igor bedi erabaki hau, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, Planeamenduaren Erregistroan sartzeko, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau Larraina Kirol Zelaiari jakinaraztea».

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko uztailaren 8an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111245