186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantzaren 7. eta 19. artikuluetan. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2021eko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikingintza-ordenantzaren 7. eta 19. artikuluak aldatzea. 2021eko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8an.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orkoienen, 2021eko uztailaren 22an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Aldatutako artikuluak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111526