186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, aldatzeko hirigintzako araudi partikularreko 4bis artikulua, UC3 unitateari dagokiona. Behin betiko onespena

2021eko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 28an, iragarkia argitaratu zen hiri-jarduketarako plan berezi bat hasiera batez onesteko erabakiari buruz, zeinaren xedea baita aldatzea Hirigintzako Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudi partikularreko 4 BIS artikulua, UC3 unitateko lurzatiak okupatzeko araubideari buruzkoa. Jendaurreko epean ez duenez inork alegaziorik aurkeztu, Erriberriko Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki du behin betiko onestea aipatu plan berezia, eta idazkera berria eman dio aipatu aginduari, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erriberrin, 2021eko uztailaren 23an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111640