186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Los Arcosko Udalak, 2021eko uztailaren 29an egin ohiko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 1. aldaketa 2021eko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Los Arcosen, 2021eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2111979