186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2021eko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, erregelamenduz ezarritako quoruma zuela, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontuko 1. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Zarrakaztelun, 2021eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2111876