186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Behin betiko onartzea 21. Udal Ordenantzaren aldaketa: “Tokiko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta lurpearen erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak, terraza eta mahaitxoei dagokienez”: aplikagarritasuna etetea

Burlatako Udalaren osoko bilkurak, 2021eko maiatzaren 27an egindako bilkuran, 21. udal-ordenantzaren aldaketari hasierako onespena emateko erabakia hartu zuen: “Tokiko jabari publikoko lurzoruaren, hegalaren eta lurpearen erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak, terraza eta mahaitxoei dagokienez”, haren aplikagarritasuna eteteari dagokionez. (Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 140. zenbakian argitaratua, 2021eko ekainaren 17an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen), eta jendaurrean jartzeko epea alegaziorik egin gabe igaro ondoren, arau horren aldaketa behin betiko onesten da, eta argitara ematen da, dagozkion ondorioetarako.

Honako hau erantsi da:

“Xedapen iragankorra.–2021eko maiatzaren 1etik aurrerako ondorioekin eta 2021eko ekitaldi osoan zehar, kendu egin dira 1. epigrafeko (aprobetxamendu bereziak lurzoruan) 1.1 puntuko mahai, aulki, mahaitxo eta plataformen erabilera pribatiboagatiko edo lurzoruaren aprobetxamendu bereziagatiko tasak”.

Burlatan, 2021eko abuztuaren 2an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2111909