186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

13/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Burlatako Udalaren 2021ko ekitaldiko aurrekontuko 13/2021 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2021ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 6an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarriak:

Aurrekontu-aldaketa: 13/2021.

Gastuen VI. kapitulua: 30.940,00 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarreren VIII. kapitulua: 30.940,00 euro.

Burlatan, 2021eko uztailaren 28an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2111700