186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 575. lurzatian. Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2021eko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak sustatua, Arbizuko 1. poligonoko 575. lurzatiaren eremurako, Olatzea hotelaren hiri-lurzoruan hirigintzako erabilera aldatzeko. ICM Arquitectosek prestatu du dokumentua.

Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 29koan.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arbizun, 2021eko uztailaren 12an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111515