186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, udaltzain-agentearen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Lanpostuen kopurua handitzea

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko azaroaren 3ko ohiko bilkuran, udaltzain-agentearen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi zituen; oinarriak 2020ko 286. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 11n.

Gaur arte, deialdiko hautaketa fasean aurreikusitako proba guztiak egin dira, eta epaimahai kalifikatzaileak prestakuntza-ikastaroan onartutako izangaien behin betiko zerrenda helarazi behar dio deialdia egin duen organoari.

Ikusirik deialdiaren 6.3 oinarria, bertan ezartzen baita “Deialdi honetako lanpostu kopuruari beste zenbait gehitu ahalko zaizkiola, alegia, epaimahaiak prestakuntza-ikastarora onartutako izangaien behin betiko zerrenda (erdietsitako puntuazioaren araberakoa) deialdia egin duen organoari igortzen dion egunean hutsik daudenak”, eta kontuan hartuz badela Udalaren plantilla organikoan lanpostu huts bat, 02 04 01 / 15 kodearekin identifikatua.

Gobernu Batzarrak, 2021eko uztailaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen lanpostuen kopurua handitzea udaltzain-agentearen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian (oinarriak 2020ko 286. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 11n). Beraz, hasiera batez deitutako bi lanpostuei, aipatu deialdian behar bezala identifikatuta daudenei, gehituko zaie Udalaren plantilla organikoan 02 04 01 / 15 kodearekin identifikatutako udaltzain-agentearen lanpostua, gaur egun hutsik dagoena.

Atarrabian, 2021eko uztailaren 27an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2111878