186. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

141/2021 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, aurretiazko administrazio baimena ematen duena 2021ean Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerri eta hirigunetan petrolio-gas likidotu kanalizatuaren sareak hedatzeko.

Gas Natural Redexis GLP SL enpresak, 2021eko martxoaren 24an, Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoaren (uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsia) ITC-ICG 01eko 2. artikuluan ezarritakoa betez, urteko baimen bateratua eskatu zuen petrolio-gas likidotu kanalizatuaren sareak hedatzeko 2021. urtean, Nafarroako Foru Komunitateko honako udalerri eta hirigune hauetan:

Etxauri, Bidaurreta, Eneritz, Ultzama, Aras, Adios, Donamaria, Ukar, Bertizarana, Oltza Zendea, Bargota, Biurrun-Olkotz, Basaburua, Doneztebe, Murieta, Antzin, Zangoza eta Ezkabarte.

Hauek dira jarduketaren oinarrizko datuak:

Eskaeran aurreikusitako instalazioak egungo petrolio-gas likidotuaren sareen hedapen eta aldaketak dira. Sare hauen jardueraren gehieneko presioa 5 bar edo gutxiagokoa da, eta ez dira sartu berariazko proiektua izan duten edo izanen duten sareak. Sare horiek 215 metroko luzera izanen dute guztira, eta 22 hargune izanen dira. Aurrekontua 18.603,64 eurokoa da.

Redexis GLP SL enpresaren eskaera jendaurrean jarri zen iragarkia paratuz 2021eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 13koan, eta Diario de Navarra nahiz Diario de Noticias egunkarietan, 2021eko maiatzaren 14an.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik jaso.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), eta betez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Redexis GLP SL enpresari baimena ematea aipatu diren udalerri eta hiriguneetan petrolio-gas likidotu kanalizatuaren sareak hedatzeko instalazioak eraikitzeko 2021. urtean.

2. Industria ingeniari David Gavín Assok sinatutako agiria onestea, eta hamabi hilabete ematea obrak burutzeko.

3. Baimen hau ematen da beharrezkoak diren emakidak eta baimenak galarazi gabe, aplikatzekoak diren bestelako xedapenen, sektoreko legeriaren eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzko xedapenen arabera, ukitutako ondasun eta zerbitzuen jabe diren erakunde guztienak barne.

4. Bi hilabeteko epean gehienez, eta betiere instalazioen exekuzioa hasi baino lehen, aurkeztutako aurrekontuaren ehuneko bi adinako bermea jarri beharko du Redexis GLP SLk. Berme hori Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuan jarri beharko da, eta instalazioak abian jartzeko akta egin ondoren itzuliko da.

5. Instalazio berriek eta horien muntaketak indarreko araudian ezarritakoa beteko dute.

6. Redexis GLP SLk urriaren 7ko 34/1998 Legearen 74. artikuluan ezarritako betebeharrak beteko ditu, zehazki, artikulu horren 1.d) apartatuan ezarritakoa.

7. Behin proiektua eginik, instalazioak zerbitzuan jarri eta hogeita hamar egun igaro baino lehen, Redexis GLP SLk uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren 5.7 artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan.

8. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Redexis GLP SLri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

11. Ebazpen hau ukitutako udalei jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko uztailaren 5ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2111334