184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Xehetasun-azterketa, UO-9 unitatean. Behin betiko onespena

Utergako Udalak, 2021eko ekainaren 29an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen UO-9 unitateko xehetasun-azterketa, ataripearen gehieneko zabalera handitzeko 2,00 m-tik 3,00 m-ra, haren azalera handitu gabe (14 m²) eta gainerako determinazioak aldatu gabe (materiala, garaiera eta abar). Iñaki Chourraut Aguirrek aurkeztu du.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Utergan, 2021eko uztailaren 19an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111514