184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Udal igerilekuetako tarifak. 2021eko uda

Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondoren 2021eko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 25ean, eta Udalaren ediktu-taulan. Alegaziorik ez zen aurkeztu eta erabakia behin betikoa bilakatu zen. Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko ediktu-taulan.

Mendigorrian, 2021eko uztailaren 27an.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Tarifak

TARIFA,

ERROLDATUAK

BANAKAKOAK

ABONAMENDUAK

EGUNEKOA

ZORIONEKO ORDUA

8

BAINU

15

BAINU

25

BAINU

DENBORALDIA

0 - 5

0

0

0

0

0

0

6 - 16

3

1

15

21

30

42

16 baino gehiago

5

1

25

35

50

70

TARIFA, ERROLDATU GABEAK

BANAKAKOAK

ABONAMENDUAK

EGUNEKOA

ZORIONEKO ORDUA

8

BAINU

15

BAINU

25

BAINU

DENBORALDIA

0 - 5

0

0

0

0

0

0

6 - 16

3,5

2

20

25

36

55

16 baino gehiago

6

2

30

42

60

84

–%25eko deskontua izanen dute ondoko talde hauetakoek, baldin behar diren agiriak erakutsita frogatzen badute beren egoera: langabeak; familia ugariak; %33ko edo handiagoko elbarritasun aitortua dutenak; familiaren urteko per capita diru-sarrera gordinak LGSaren azpikoak dituen familia unitateko kideak. Deskontu horiek aplikatuko zaizkie abonamendu mota guztiei eta eguneko banakako sarrerei, bai erroldatuei bai erroldatu gabeei. Deskontuak ez dira metatzen ahal, eta ez zaizkio aplikatzen ahal zorioneko orduaren tarifari.

–Zorioneko orduaren tarifa banakako sarrerei aplikatuko zaie, 19:00etatik aitzina. Erabiltzaileek, egun berean, nahi adina sarrera-irteera egin ditzakete igerilekuen esparruan, baldin eguneko sarrera bat erosi badute edo 15 edo 25 bainuko abonamenduari dagokion kreditu bat kontsumitzen ari badira.

–Abonamenduetarako eta eguneko sarreretarako, erreferentziatzat hartuko den adina izanen da eskatzaileak duena erosketaren unean. Abonamendua egiteko beharrezkoa izanen da igerilekuetan argazki bat uztea (txarteletarako tamainakoa) edo txartelarekin batera NANa aurkeztea.

–2015ean jaiotako haurrek ez dute ordainduko.

–25 haur arteko taldeei %25eko deskontua eginen zaie.

–25 haur baino gehiagoko taldeei %35eko deskontua eginen zaie.

Iragarkiaren kodea: L2111818