184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

158/2021 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zuzendaritza nagusi horretako zerbitzuetako zuzendariak aldi baterako ordezteko izendapenak egiten dituena.

Urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu horren IV. kapituluak Barne Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala eta egitura arautzen ditu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen du zuzendari nagusiei dagokiela zerbitzuko zuzendarien, ataleko buruen, bulegoko buruen eta zuzendaritza nagusian sailkatuta dauden unitate apalagoetako buruen aldi baterako ordezkoak izendatzea.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5.1.c) artikuluak ematen dizkidan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1.–Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, zerbitzu horren mendeko atalburuek ordeztuko dute titularra aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

1. Ibilgailu Parkearen Atala.

2. Segurtasunaren Koordinazio Atala.

3. Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Atala.

4. Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atala.

2.–Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, zerbitzu horren mendeko atalburuek ordeztuko dute titularra aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

1. Araubide Juridikoaren Atala.

2. Zehapen Prozeduraren Atala.

3. Giza Baliabideen Atala.

3.–Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, zerbitzu horren mendeko atalburuek ordeztuko dute titularra aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

1. Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Atala.

2. Prebentzio, Ikuskapen eta Zabalkunde Atala.

2. Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Atala.

3. Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atala.

4. Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Atala.

5. Prestakuntza Atala.

4.–Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, zerbitzu horren mendeko atalburuek ordeztuko dute titularra aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

1. Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Atala.

2. SOS Nafarroa Atala.

3. Larrialdietako Prebentzio, Informazio eta Prestakuntza Atala.

5.–Ondoriorik gabe uztea Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 11ko 115/2017 Ebazpena eta Barneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 13/2020 Ebazpena. Horien bidez, zuzendaritza nagusi horretako zerbitzuetako zuzendariak aldi baterako ordezteko izendapenak egin ziren.

6.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko uztailaren 26an.–Barneko zuzendari nagusiaren ordez (Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 18ko 196/2019 Foru Agindua), Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Zapico Revuelta.

Iragarkiaren kodea: F2111686