184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

28/2021 FORU AGINDUA, abuztuaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kideak.

2021eko martxoaren 25ean argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, 72. zenbakian, Eutanasia arautzen duen martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoa.

3/2021 Lege Organikoaren V. kapituluak berme eta ebaluazio batzordeak aipatzen ditu. Batzorde horiek autonomia-erkidego guztietan eta Ceuta eta Melilla hirietan sortu behar dira, lege organiko horren xedeetarako. 17. artikuluan adierazten da horietako bakoitzaren osaera diziplina anitzekoa izanen dela, eta gutxienez zazpi kide izan beharko dituela; horien artean, medikuak, erizainak eta legelariak egonen dira. Era berean, ezartzen du batzorde horiek eratu behar direla aipatutako 17. artikulua indarrean sartu eta hiru hilabeteko epean; arau hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sartu zen indarrean, lege organikoaren gainerako atalak ez bezala.

2021eko uztailaren 29an, uztailaren 29ko 71/2021 Foru Dekretua onetsi da, zeinaren bidez sortzen baitira, batetik, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordea, eta bestetik, Hiltzeko laguntza emateko kontzientzia-eragozpenak dituzten profesional sanitarioen Erregistroa.

Haren 4. artikuluak xedatzen duenez, batzordearen osaera diziplina anitzekoa izanen da. Gutxienez bederatzi kide izanen ditu, eta horien artean, nahitaez, honako hauek: medikuntzako hiru profesional, erizaintzako bi, zuzenbidean lizentziatutako hiru pertsona, eta arlo psikosozialeko profesional bat edo bi.

5. artikuluak xedatzen duenez, batzordeburua eta batzordekideak osasun arloan eskumena duen departamentuko titularrak izendatuko ditu, lau urterako, eta izendapen hori behin bakarrik luzatzen ahalko da epealdi bererako.

Orobat, aurreikusten da ezen, hala proposamenean nola izendapenean, kideak eta ordezkoak zehaztu beharko direla: ordezko bat batzordean jasotzen den lanbide arlo bakoitzeko. Ordezko horiek jardunen dute kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean, edo justifikatuta dagoen legezko beste edozein arrazoi gertatzen denean.

Bukatzeko, artikulu berean zehazten da batzordeak idazkari bat izanen duela, zuzenbidean lizentziaduna. Osasunaren arloan eskumena duen departamentuko titularrak izendatuko du, eta batzordearen bileretan hitza izanen du, baina botorik ez. Idazkaria ez da batzordeko kidetzat hartuko.

Aurreko araudia bete beharrez, bidezkoa da batzorde hori osatuko duten kide titularrak eta ordezkoak izendatzea, baita batzordeko burua eta batzordeko idazkariaren eginkizunak beteko dituena ere.

Horiek denek prestakuntza edo lan esperientzia dute bioetikan, edo esperientzia frogatua gaixotasun larri edo sendaezinen tratamenduan, eta prestakuntza eta esperientzia osasun arloko zuzenbidean eta bioetikan, zuzenbidearen kasuan, foru dekretuak 4. artikuluan xedatzen duen bezala.

Bete bitez Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikulua eta uztailaren 29ko 71/2021 Foru Dekretuaren 5. artikulua (foru dekretu horren bidez sortzen dira, batetik, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordea, eta bestetik, Hiltzeko laguntza emateko kontzientzia-eragozpenak dituzten profesional sanitarioen Erregistroa)

AGINTZEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kide:

1.1. Medikuntzako profesionalak:

Batzordeko kideak:

Helena Escalada Pardo andrea.

Luisa Garcés Ducar andrea.

Victoria Acha Arrieta andrea.

Mauro Loinaz Bordonaba jauna.

Ordezkoa:

Ángel Sampériz Legarre jauna.

1.2. Erizaintzako profesionalak:

Batzordeko kideak.

Oihane Vieira Galán andrea.

Ana Rosa Gómez Martínez andrea.

Ordezkoa.

María José González García andrea.

1.3. Zuzenbideko lizentziadunak:

Batzordeko kideak.

María Luisa Arcos Vieira andrea.

Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Leticia Jericó Ojer andrea.

María Jorqui Azofra andrea.

Ordezkoa.

Leire Elizalde Urtasun andrea.

1.4. Alor psikosozialeko profesionalak:

Batzordeko kideak.

Raquel Ruiz Ruiz andrea.

Xabier Les Lacosta jauna.

Ordezkoa.

Raquel Suescun De Carlos andrea.

2. María Luisa Arcos Vieira andrea izendatzea Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko buru.

3. Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusi den Pilar García García andrea izendatzea Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko idazkari.

Ordezkoa: Marta Beamonte Arejula andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua.

4. Izendatutakoak lau urtez arituko dira karguan; izendapena behin baino ezin da luzatu, epealdi bererako.

5. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea eta Osasun Zuzendaritza Nagusiari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 5ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villanueva (Osasuneko kontseilariaren ordez sinatzen du, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren uztailaren 26ko 40/2021 Foru Dekretuarekin bat).

Iragarkiaren kodea: F2112022