180. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ordenantza, laguntzak arautzen dituena ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritu, eraberritu
eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
Behin betiko onespena

Udalak, 2021eko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen indarrik gabe uztea “Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza”, Udalak 2020ko maiatzaren 19ko osoko bilkuran onetsia eta 2020ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 18an; eta hasiera batez onestea “Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza” eta jendaurrean jartzea, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, 30 egun balioduneko epean.

Erabaki hori 2021eko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28an, eta handik aurrera jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epea iragan da inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik haren kontra. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluekin bat, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, eta hortaz Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzen da “Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza”.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2021eko ekainaren 11n.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

ORDENANTZA, LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA TUTERAKO EKINTZAILETZARAKO, ENPLEGUA SUSTATZEKO, MERKATARITZA LOKALAK BERRITU, ERABERRITU ETA IREKITZEKO ETA ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO

I. TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen xedea da Tuterako Udalak enpresen eta ekonomiaren sustapenerako egiten duen jarduera arautzea, haren xedea baita Tuterako hirian bultzatzea enplegua, ekintzailetza, merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzea eta enpresa-lehiakortasuna hobetzea, laguntzen eta dirulaguntzen bidez.

Testu arauemaile honek laguntza hauek arautzen ditu:

–Enpresa-jarduera berriak sortzeko laguntzak.

–Enplegua sustatzeko laguntzak.

–Tuterako hirian merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzak.

–Jada dauden enpresen eta saltokien lehiakortasuna hobetzeko laguntzak.

2. artikulua. Dirulaguntzak emateko eskumena duen organoa.

Tokiko Gobernu Batzarra izanen da dirulaguntzak emateko organo eskuduna, hark izanen baitu dagokion gastuaren gain erabakiak hartzeko eta baimenak emateko ahalmena.

3. artikulua. Onuradun izateko baldintza orokorrak eta betebeharrak.

a) Lantokia Tuterako udal-mugartean izan beharko dute pertsona fisikoek edo juridikoek.

b) Bai dirulaguntza eskatzeko unean, bai dirulaguntzaren gainerako likidazioa egiteko unean, halakorik bada, egunean izan beharko dituzte Ogasunarekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta Tuterako Udalarekiko betebeharrak. Betebehar hori betetzen ez bada, dirulaguntza erabat ukatuko da.

c) Dagozkion udal lizentziak izatea edo horiek lortzeko prozedura hastea eskatuta izatea.

d) Ordenantza honetan araututako laguntza programa eta lerro bakoitzerako ezarri diren baldintza espezifikoak betetzea.

e) Lerro bakoitzean ezarritako epean, diruz lagundutako enpresa-proiektu edo kontratuak mantentzea.

f) Organo emaileari komunikatzea beste dirulaguntza, laguntza eta diru-sarrera batzuk lortu direla diruz lagundutako jarduera bera finantzatzeko. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funts publikoak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

4. artikulua. Baztertze orokorrak.

Ezin izanen dira dirulaguntza hauen onuradun izan:

1) Administrazio publikoak eta haiei loturik edo haien mendean dauden entitateak.

2) Udalaren laguntzak behin eta berriz eskatu dituzten sustatzaileak edo lehenago eskuratutako laguntzak eraginkortasunez eta behar bezala baliatu ez dituztenak.

3) Enpresa instrumentalak.

4) Ezin izanen dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluko inguruabarretako batean dauden pertsona fisikoak nahiz juridikoak.

5) Kanpoan gelditzen dira joko-aretoetara eta/edo apustu-etxeetara bideratutako enpresa-jarduerak.

6) Kanpoan gelditzen dira prostituzio klubekin lotutako jarduerak, edozein motatakoak direla ere.

5. artikulua. Eskaerak aurkeztea, epea eta ebazpena.

1) Eskaerak Tuterako Udaletxeko herritarren arretarako bulegoan (erregistroan) eta Lourdes auzoko herritarren arretarako bulegoan aurkeztuko dira, irekitzeko ezarritako ordutegietan. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak baimendutako erregistro ofizialetako batean aurkezten bada proposamena, horren berri eman beharko zaio Udalari, proposamenak aurkezteko epearen barnean, mezu bat bidaliz industria@tudela.es helbide elektronikora.

2) Eskabideak, ordenantza honen eranskinetan aipatzen den dokumentazioarekin batera (jatorrizkoa edo behar bezala konpultsatutako kopia), urte bakoitzeko deialdian ezartzen den epearen barnean aurkeztuko dira. Lerro bat baino gehiagotarako eskaera egiten dutenek behin baizik ez dituzte aurkeztuko dokumentu komunak.

3) Aurkeztu beharreko dokumentazioari dagokionez akatsak edo hutsak dituzten eskaerei hamar egun balioduneko epea emanen zaie, jakinarazpenaren biharamunetik aitzina, akatsak zuzentzeko edo behar diren agiriak aurkezteko. Ohartarazten da, alabaina, agiririk aurkezten edo akatsik zuzentzen ez bada, interesdunak eskaera bertan behera uzten duela iritziko zaiola. Horrelakoetan, eskaera artxibatu eginen da, beste izapiderik egin gabe.

4) Urtero, iragarki bat argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta haren bidez irekiko da eskabideak aurkezteko epea.

5) Eskabideen aurkezpen ordenari jarraikiz tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, muga izanik urte bakoitzean aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua. Deialdiaren urteko aurrekontuan aurrekontu-kreditu nahikorik ez dagoelako aintzat hartu ez diren eskabideak hurrengo urteko deialdian ebatziko dira, baldin eta horretarako aurrekontu-aplikazioan krediturik baldin badago.

6) Merkataritza, industria eta enpleguko administrazio unitateak deialdian ezarritako irizpideen arabera aztertuko ditu eskaerak eta haiei erantsitako dokumentazioa; horretarako, beharrezkoak iruditzen zaizkion argibide osagarri guztiak eskatu ahalko ditu.

Merkataritza, industria eta enpleguko administrazio unitateak izanen du datuak zehazteko, jakiteko eta egiaztatzeko egin behar diren izapide guztiak ofizioz egiteko ardura; izan ere, datuok oinarri hartuta eginen zaio ebazpen proposamena organo eskudunari, hark ebazpena eman dezan. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskabidea aurkezten den egunetik hasita.

7) Egindako gastuen fakturek 205/2004 Foru Dekretuak agindutakoa bete beharko dute (haren bidez onetsi zen fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua). Fakturek, betiere, dirulaguntza eskatu duenaren izenean egon behar dute.

Fakturak ordaindu direla frogatzeko, bankuko ordainagiriak edo zordunketak aurkeztuko dira. Ez dira kontuan hartuko eskudirutan ordaindutako 2.500 euroko edo gehiagoko operazioak, edo atzerri-dirutan kontrabalio hori dutenak, non operazioan parte hartzen dutenetakoren batek enpresari gisa edo profesional gisa parte hartzen duen; izan ere, halaxe xedatu da urriaren 29ko 7/2012 Legearen 7. artikuluan (lege horren bidez aldatu zen tributuen eta aurrekontuen gaineko araudia, eta egokitu zen finantza-araudia, areagotzearren iruzurraren kontrako prebentzio-ekintzak eta iruzurraren kontra borrokatzeko ekintzak). Nolanahi ere, zenbatekoari jarritako muga eguneratu eginen da lege indardunak une horretan zer finkatzen duen kontuan hartuta. Lehenago zehaztutako zenbatekoak kalkulatzeko, ondasunak edo zerbitzuak operaziotan edo ordainketatan zatituta ematen direnean, guztien zenbatekoak batuko dira.

8) Eskudirutan ordaindutako 2.500 eurotik beherako gastua benetan ordaindu dela frogatzeko, fakturaren igorleak egindako egiaztagiria aurkeztu beharko da.

9) Gobernu Batzarrak ordenantza honen eranskinetan ageri diren dokumentuak (eskabide orriaren eredua, erantzukizunpeko adierazpena eta abar) alda ditzake, hala erabakitzen badu, baldin eta aldaketa horrek ez badu eraginik ordenantza honetan lerro bakoitzerako araututako funtsezko alderdietan.

6. artikulua. Jarraipena, ikuskapena eta kontrola.

Dirulaguntzen alorreko lege orokorretan xedatutakoaren arabera, Tuterako Udalari dagokio kontrol eta jarraipen ahalmena baliatzea, onuradunari ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Horretarako, egoki irizten dizkion ikuskapen bisitak egin ahalko ditu.

Onuradunak edo erakunde kolaboratzaileak eta dirulaguntzarekin edo haren justifikazioarekin lotura duten hirugarrenak behartuak daude kontrol funtzio horiek erraztera eta horietan laguntza ematera.

Onuradunek identifikazio datuetan edo inguruabarretan izaten den edozein aldaketa jakinarazi beharko diote Udalari, baldin eta horiek kontuan hartu baldin baziren dirulaguntza emateko garaian. Jakinarazi beharko diote, baita ere, onuradunak onartutako konpromisoak edo betebeharrak aldatu badira.

Gerta liteke deialdi honen babespean eskatu eta eman izan den edozer dirulaguntza eskatu edo haren onuradun izan den enpresa baten titulartasuna edo izena aldatzea, edo enpresa subrogatzea. Era horretako aldaketarik gertatuz gero, unean bertan jakinarazi beharko dute onuradunek, baita horien frogagiriak aurkeztu ere, dirulaguntza eman eta urtebete igaro artean.

7. artikulua. Laguntzen metaketa, gehieneko zenbatekoa eta bateraezintasuna.

Dirulaguntzaren zenbatekoa ezinen da izan onuradunak gauzatuko duen jardueraren kostua baino handiagoa, berez edo bestelako administrazio publikoen edo erakunde pribatu nahiz publiko, nazioko nahiz nazioartekoen laguntza edo dirulaguntzekin batera.

Edonola ere, lerro bakoitzak baldintza bereziak ezarri ahal izanen ditu laguntzen metaketa onartzeari edo ez onartzeari buruz, bai eta dirulaguntzak emateko irizpideak ere.

Hori dela eta, dirulaguntzarako eskabidearekin batera konpromiso hau aurkeztu behar da: diruz lagundutako kontratu-aldian muga hori inoiz gainditzen bada, horren berri emanen da.

8. artikulua. Dirulaguntzaren ordainketa.

Aurrekontua gauzatzeko oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, laguntzaren %75 ordainduko da lehen ordainketa batean, baldin eta dirulaguntzaren lerroan besterik arautu ez bada.

Onuradunak ordenantzaren helburua eta dirulaguntzen lerro bakoitzean ezarritako iraunaldia bete dituela egiaztatu ondoren eginen da azken likidazioa (onartutako dirulaguntzaren gainerako %25a):

–1. lerroa. Enpresa-jarduera berriak: 12 hilabete, ekonomia-jardueren zergan hasierako alta ematen denetik.

–2. lerroa. Enpleguaren sustapena:

a) Kontratu mugagabeak. 12 hilabete, diruz lagundutako kontratuaren hasierako datatik.

b) Aldi baterako kontratua. Kontratua bukatzean.

–3. lerroa. Merkataritzako lokalak berritu, eraberritu eta irekitzea: 12 hilabete, Tokiko Gobernu Batzarrak dirulaguntza ematen duenetik.

–4. lerroa. Jada dauden enpresen eta saltokien lehiakortasuna hobetzeko laguntza: 12 hilabete, Tokiko Gobernu Batzarrak dirulaguntza ematen duenetik.

9. artikulua. Finantzaketa.

Deialdia egiten den ekitaldiko udal aurrekontuko aplikazioen kargura finantzatuko dira ordenantza honetako laguntzak, ezertan ukatu gabe ordenantzaren 5.5 artikuluan xedatutakoa.

10. artikulua. Dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea.

Dirulaguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira, edo Estatuko edo atzerriko beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek ematen dituzten dirulaguntzak edo laguntzak batera lortzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da.

11. artikulua. Dirulaguntzak itzuli beharra.

a) Jasotako zenbatekoak itzuliko ditu onuradunak eta berandutze-interesagatik dirulaguntza eman zenetik hasita legeak agintzen duen zenbatekoa eskatuko zaio, espedientea tramitatu ondoren, honako kasu hauetan:

–Dirulaguntzari uko egitea.

–Dirulaguntza eskuratzea, behar diren baldintzak faltsututa edo bete gabe.

–Dirulaguntza zer xedetarako eman zen, helburu hura ez betetzea.

–Justifikatzeko betebeharra ez betetzea edo epetik kanpo egitea.

–Onuradunari ezarritako beste edozein baldintza ez betetzea.

–Onuradunak Udalaren kontrol jarduerei uko egitea.

b) Onuradunak noraino bete ez duen, horren proportziokoa eta neurrikoa izanen da itzultzeko eskaera.

c) Itzulketak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira. Hortaz, premiamendu bidez kobratzeari ekin dakioke, beste erantzukizun batzuk gorabehera, halakorik bada.

d) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuetan, itzuli egin beharko da jasotako dirua, eta legezko interesa gehi %25 eskatuko da, dirulaguntza ordaindu edo kontura eman zenetik itzultzea bidezkoa dela erabakitzen den eguna arteko denborari dagokionez.

e) Lau urtera preskribatuko du Administrazioaren eskubideak, itzulketa aitortu edo likidatzeko. Itzulketa eskatzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 42. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

f) Ez-betetze kasuetan, behar den espedientea tramitatuko da, kontraesanaren eta frogaren printzipioen araberakoa, eta interesdunari entzunaldia emanen zaio, egoki juzgatzen dituen alegazioak egin eta frogak aurkez ditzan. Tokiko Gobernu Batzarra izanen da dirulaguntzak bertan behera utzi edo ezeztatzeko organo eskudun bakarra. Oinarriotan biltzen ez den orotan, indarra duen legerian xedatuak aginduko du.

12. artikulua. Zehapen prozedura.

Dirulaguntzen arloko arau-hauste administratibotzat hartuko dira Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean tipifikatutako ekintzak eta ez-egiteak. Zehapen prozedura, zigorren graduazioa eta zehapen motak aipatu legean ezarritakoak izanen dira.

13. artikulua. Publizitatea.

Onuradunek jarduketak sustatu eta zabaltzeko egiten dituzten adierazpen guztietan Tuterako Udalak diruz lagundu dituela agertu beharko da.

14. artikulua. Minimis motako laguntzen araubidea.

Deialdiko dirulaguntzak “de minimis” motako laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 18an eman 1407/2013 Erregelamenduan xedatuarekin bat. Erregelamendu horrek hizpide du nola aplikatu “de minimis” laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak.

II. TITULUA

Dirulaguntza lerroak eta programak

1. lerroa.–Enpresa jarduera berriak sortzeko laguntzak.

15. artikulua. Onuradun izateko baldintza espezifikoak eta betebeharrak.

1) Enpresa onuradunak ekimen berriak izanen dira, eta baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Enpresako titularrek (bazkide guztiek, baldin eta erakunde eskatzailea sozietatea bada) ezin dute beren kontura jardun diruz lagunduko den jarduera ekonomikoan, berdin bakarka zein sozietate bateko kide izanik, diruz lagunduko den jarduera martxan jarri aurreko azken 3 urteetan, eta Tuterako udal-mugartearen barruan.

b) Enpresak juridikoki sortu berriak izanen dira, ez da onartuko aldez aurretik existitzen den jarduera baten handitzea, ez eta lehendik existitzen diren enpresen antzeko jarduera gauzatzen duten delegazioak irekitzea, ezta enpresa juridikoki aldatzea ere.

2) Tuterako Udalaren ekonomia-jardueren gaineko zergan alta hartzea, aurreko urteko urriaren 1etik abian den urteko irailaren 30era bitartean.

3) Eskatu eta ordaindu izana behar diren obra lizentziak, kasuan kasuko jarduera egiteko beharrezkoak direnak (jarduera sailkatuena eta irekitzekoa) eta ekonomia-jardueren gaineko zerga.

4) Proiektuaren bideragarritasun txostena izatea, bai teknikoa bai ekonomiko-finantzarioa.

5) Proiektuari 12 hilabetez eustea, ekonomia-jardueren zergako hasierako altatik aurrera; bestela, litekeena da dirulaguntza aldatu edo itzuli behar izatea. (Enpresa jarduera 12 hilabete baino gutxiagoko epean itxiz gero, enpresa onuradunak itxiera horren berri eman beharko dio Udalari, eta bildutako dirulaguntza itzuli, jarduera gelditzen den egunetik 12 hilabete bete arte falta den denboraren araberako heinean, jardueran gutxienez ere 9 hilabetez ari izan bada).

6) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak eta fakturak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol jardueren xede izaten ahal diren bitartean.

16. artikulua. Baztertze espezifikoak.

1) Deialdi honetatik kanpo daude aurreko urteetan lerro honen bidez dirulaguntza jaso duten pertsonak, enpresa jarduerak edo enpresak, betiere jarduera beretan edo antzekoetan aritzeko baziren laguntza horiek.

2) Ez dira jarduera ekonomiko berritzat hartuko deialdiaren aurretik jada jarduera ekonomiko batean aritu eta ekonomia-jarduren zergako beste epigrafe batean alta ematen dutenak.

3) Eskualdaketak diruz lagundu ahalko dira negozioaren lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen artean ez badago ezkontza-loturarik edo antzeko egitatezko egoerarik, eta/edo hirugarren gradurainoko ezkontza-ahaidetasunik eta odol-ahaidetasunik.

17. artikulua. Diruz lagungarriak diren gastuak:

1) Honako hauek dira diruz lagungarriak diren gastuak:

KONTZEPTUA

PORTZENTAJEA

MUGA

Lokalaren alokairua (gehienez ere 6 hilabete)

%50

300 euro hilean

Industriarako nabearen erosketa

%50

1.800 euro

Hornidurei alta emateko gastuak: ura, berokuntza, gasa eta argindarra

%50

50 euro, kontzeptuko

Notario, erregistradore eta aholkularien zerbitzu-sariak

%50

300 euro

Merkaturatzeko publizitateko gastuak: liburuxkak eta txartelak argitaratzea, katalogoak eta logotipoak diseinatzea, komunikabideetan iragarkiak jartzea, errotulazioa

%50

400 euro

Web domeinua erregistratzea

%50

60 euro

Web-orria egitea

%50

350 euro

Sustatzaileei jarduera martxan jartzeko prestakuntza ematea helburua duten ikastaro, jardunaldi eta mintegietara joatea

%50

300 euro

Aktibo finkoak erostea

%50

400 euro

Negoziorako beharrezkoak diren softwarea edo aplikazio informatiko espezifikoak erostea

%50

300 euro

Marka eta merkataritzako izena erregistratzea

%50

150 euro

Prototipoak diseinatzeko eta egiteko gastuak

%50

200 euro

Frankizietan sartzeko kanonak

%50

600 euro

35 urtetik beherako sustatzaileei, emandako laguntza %15 handituko zaie. Kasu honetan, jardueraren sustatzaile guztiek 35 urte baino gutxiago izan behar dituzte.

1) Lokalaren alokairuaren gastuei dagokienez, baztertuko dira: errentatzailearen eta errentariaren artean harreman juridikoa edo ahaidetasuna dagoenean, odolkidetasunaren edo ezkontza-ahaidetasunaren hirugarren graduraino. Halaber, ez dute alokairurako dirulaguntzarik jasoko negozioaren egoitza ohiko etxebizitzan badago edo udalaren jabetzako eraikinak badira. Gehienez ere, jarduera hasi eta alokairuaren lehenengo 6 hilabeteetarako emanen da dirulaguntza. Ez dira diruz lagunduko ez fidantzak, ez bermeak, ez eta aldez aurretik ordaindutako zenbatekoak ere.

2) Nabe industrial baten erosketari dagokionez, baztertuak daude erosketak baldin eta errentatzaile eta errentariaren arteko harreman juridikoa edo ahaidetasunekoa badago, odolkidetasunaren edo ezkontza-ahaidetasunaren hirugarren graduraino; edo pertsona fisiko edo juridikoren bat aldi berean bada eroslea eta saltzailea.

3) Hornidurei alta emateko gastuak: ura, berokuntza, gasa eta argindarra. Negozioaren egoitza ohiko etxebizitzan dagoenean, hornidura-gastuei ez zaie dirulaguntzarik emanen. Zergak kanpoan gelditzen dira.

4) Notarioen, erregistratzaileen eta aholkularien zerbitzu-sarien gastuei dagokienez, dirulaguntza emanen da negozioa abian jartzeko kontzeptuetarako soilik. Aholkularitzen kasuan, ez dira diruz lagungarritzat joko negozioa garatu bitarteko aholkularitza fiskala, lanekoa eta kontabilitatekoa ordaintzeko kuotak.

5) Merkaturatzeko publizitateko gastuak: liburuxkak eta txartelak argitaratzea, katalogoak eta logotipoak diseinatzea, komunikabideetan iragarkiak jartzea eta errotulazioa.

6) Sustatzaileek enpresa jarduera orokorra abiatzeko prestakuntza ikastaro, mintegi eta jardunaldietan, bai eta diruz laguntzen den jarduerarekin zuzenean eta berariaz ikustekorik dutenetan ere, parte hartzeari dagokionez, diruz laguntzen den jarduera hasi aurreko 18 hilabetean eginak izanen dira. Ez zaie diruz lagunduko graduko ikasketei, masterrei eta graduatu ondoko ikastaroei.

7) Aktibo finkoei dagokienez, berriak izan behar dute, eta hauexek: mahai gaineko ordenagailuak, inprimagailuak, ordenagailu eramangarriak, salmenta-puntuko terminalak, etiketak jartzeko sistemak, kodeen irakurgailuak, balantza elektronikoak eta kutxa erregistratzaileak. Tablet edo ipad delakoak erosten badira, unitate bakarra erosteko dirulaguntza emanen da soilik, eta enpresaren jarduerarako beharrezkoa dela behar bezala justifikatu beharko da. Enpresa-jardueraren egoitza soziala ohiko etxebizitza bada, dirulaguntza 200 eurokoa izanen da gehienez.

8) Prototipoak diseinatu eta eraikitzeko gastuetan horiek eraikitzeko materialak sartzen dira.

Kontzeptu horietatik kanpo gelditzen dira zergak eta tasak.

18. artikulua. Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.

1. Eskabidea, Tuterako Udalari zuzendua (I. eranskina).

2. Jarduera eratu duten pertsona fisikoen edo legezko ordezkarien NANak eta enpresaren IFK.

3. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.

4. Enpresak Ogasun Publikoarekiko zerga eta tributu betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiria, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak luzatua.

5. Erantzukizunpeko adierazpena, onuradun izateko baldintza orokorrak betetzen direla dioena. (2. eranskina).

6. Erantzukizunpeko aitorpena, eskatzaileak inolako debeku kausarik ez duela dioena. (2. eranskina).

7. Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko baita eskatzaileak betetzen duela Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 18.2 artikuluan zehaztutakoa. (2. eranskina).

8. Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako dirulaguntzen zerrenda. Eskatutako diru kopurua, entitateen izenak eta emandako diru kopurua zehaztu behar dira. Deialdi honetan parte hartzeko garaian beste erakunde batzuen ebazpenaren zain dauden laguntza eskaeren berri ere eman behar da. (4. eranskina).

9. Helbideratzeko bankuko datuen ziurtagiria (5. eranskina).

10. Enpresa proiektua azaltzen duen memoria, eta bideragarritasun txosten teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa.

11. Bizileku-baimena, egoiliar berrien kasuan.

12. Sustatzailearen edo sustatzaileen lan-bizitza.

13. Enpresaren eraketaren eskritura.

14. Merkataritzako lokalen edo nabe industrialen alokairu kontratuaren kopia, edo salerosketa eskriturarena.

15. Onartutako gastuen edo kostuen behin betiko fakturak, berdin jatorrizkoak edo konpultsatuak izan. Gastuak faktura elektronikoen bidez ere froga daitezke, baldin eta zerga arloan onartuak izateko behar diren baldintzak betetzen badituzte.

16. Aurkeztutako fakturak ordaindu izanaren frogagiriak (jatorrizko dokumentuak edo horien kopia konpultsatua): bankuko transferentziak, bankuko egiaztagiriak edo ordainketaren laburpenak. Dokumentu horietan argi adierazi behar da nork egin eta nork jaso duen ordainketa. Epeka ordaintzekoak badira, ezarritako epeen barruan dauden horiek jasoko dute laguntza.

2. lerroa.–Enplegua sustatzeko laguntzak.

19. artikulua. Onuradun izateko baldintza espezifikoak eta betebeharrak.

a) Langabezian dauden pertsonak kontratatuko dira, baldin eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa inskribatuak egon badira, gutxienez, hilabetez, etenaldirik gabe, eta kontratua egin aurre-aurretik.

b) 30 urte baino gutxiago edo 45 urte baino gehiago izateko baldintza diruz lagundutako lan-harremana hasten den egunean bete beharko da.

c) Dirulaguntza kontratu mugagabeetarako eskatzen bada, langile berriak kontratatzean modu garbian handitu behar da onuradunaren plantilla finkoa eta guztizko plantilla, oinarri hartuta kontratazioa egin aurreko sei hilabeteetan enpresan izan den batez besteko plantilla. Dirulaguntza aldi baterako kontratazioak egiteko eskatzen bada, guztizko plantilla handitu beharko da, arestian adierazitako epea oinarri hartuta.

d) Enpresak langileak mantendu beharko ditu, lan kontratu bakoitzean ezarritako epeak iraun bitartean. (Kontratatu den pertsonak enpresan baja egiten badu, baldintza berak betetzen dituen beste pertsona batek ordezkatu beharko du, baldintza beretan ordezkatu ere. Horretarako, hilabeteko epea izanen da bajaren dataz geroztik, eta Tuterako Merkataritza, Industria eta Enplegu Departamentuari horren berri eman beharko zaio, gehienez ere 15 egunean, kontratu berriaren dataz geroztik).

e) Kontratazio mugagabearen kasuan, aurreko 24 hilabeteetan enpresa berean lan-harreman mugagaberik izan ez duten langabeak kontratatzen ahal dira.

f) Aldi baterako kontratazioaren kasuan, kontratua sinatu aurreko urtebetean enpresarekin lan-harremanik izan ez duten langileak kontratatzen ahal dira.

g) Dirulaguntza eman ondotik eta dirulaguntzaren %25 kobratzeko deialdian ezartzen den epea iragandakoan, onuradunak kontratu horri dagozkion nomina eta ordainagiri guztien kopiak aurkeztu beharko ditu.

20. artikulua. Baztertze espezifikoak.

–Honako hauei eragiten dieten kontratazioak: enpresaburuen edo enpresetako zuzendaritza karguak dituztenen edo administrazio organoetako kide direnen ezkontideak, aurrekoak, ondorengoak eta ezkontza edo odol bidezko bigarren mailara bitarteko beste ahaideak, eta orobat haien gisakoak, izatezko bikoteen kasuan.

–Sustatzaileak edo laguntza eskatzen duten enpresen bazkideak.

–Aldi baterako laneko enpresak.

–Honako hauek ez dira dirulaguntzen xede izanen:

a) Langileen Estatutuari buruzko Legeak (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako testu bategina) 2. artikuluan aurreikusten dituen lan-harreman bereziak eta beste legezko xedapen batzuetan aurreikusitakoak.

b) Kontratazioaren aurreko hogeita lau hilabetean enpresa, enpresa-talde edo entitate berean kontratu mugagabe baten bidez zerbitzuak eman dituzten langileekin egiten diren kontratazioak. Orobat, langileak aurretik lan-harremanak izan baditu onuren eskatzaileak oinordetzen dituen enpresekin, Langileen Estatutuari buruzko Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

c) Administrazioaren emakida bat dela-eta egindako kontratazioak.

–Bazterturik geldituko dira kontratuak, baldin eta metatzen badira deialdian dirulaguntza izateko eskatzen den denbora-mugara ailegatzeko. Horretan, salbuespena izanen dira lehendik diruz lagundutako kontratuak, mugagabeak bihurtu baldin badira.

21. artikulua. Laguntzen zenbatekoa.

1. Dirulaguntza bildu ahal izateko, enpresaren plantilla osoa handitu beharko da, kontratazio berriaren data baino 6 hilabete lehenago zegoenaren aldean; haren hasiera datak izan behar du, urtero, aurreko urteko urriaren 1etik abian den urteko irailaren 30a bitartekoa.

2. Kontratu mugagabeetarako eta gutxienez 12 hilabetekoak diren kontratuetarako laguntzen zenbatekoa.

–2.400 euro, kontratu mugagabearekin edo gutxienez 12 hilabeteko kontratuarekin plantillari gehitzen zaion lagun bakoitzeko. 2.800 euro emanen dira bakoitzeko, kontratazioa talde hauetako batean dauden pertsonekin egiten denean (5 kontratazio gehienez enpresa bakoitzeko):

• Emakume langabeak.

• 30 urteko edo hortik beherako gazte langabeak.

• 45 urtetik gorakoendako lanpostua.

• Langabezia luzeko pertsonak, adina edozein delarik.

• Desgaitasuna duten langabeak.

• Genero-indarkeriako biktimak.

• Oinarrizko Errentaren, Gizarteratze-Errentaren, Zuzeneko Enplegu Aktiboaren edo Enplegu Babestuaren programetan (edo horien ordez sortzen diren programetan) kontrataturik egon diren pertsonendako lanpostua.

Lanaldi partzialeko kontratuak badira, egiten den lanaldiaren ehunekoaren arabera hainbanatuko da.

3. Aldi baterako kontratuetarako laguntzen zenbatekoa.

–1.000 euro, plantillan gutxienez ere 6 hilabeteko lanaldi osoko kontratuarekin gehitzen den pertsona bakoitzeko. Diru kopurua 1.300 eurokoa izanen da, kontratazio horiek talde hauetako batean dauden pertsonekin egiten direnean:

• Emakume langabeak.

• 30 urteko edo hortik beherako gazte langabeak.

• 45 urtetik gorakoendako lanpostua.

• Langabezia luzeko pertsonak, adina edozein delarik.

• Desgaitasuna duten langabeak.

• Genero-indarkeriako biktimak.

• Oinarrizko Errentaren, Gizarteratze-Errentaren, Zuzeneko Enplegu Aktiboaren edo Enplegu Babestuaren programetan (edo horien ordez sortzen diren programetan) kontrataturik egon diren pertsonendako lanpostua.

Lanaldi partzialeko kontratua bada, lanaldia zenbatean murriztu den, proportzio berean gutxituko da dirulaguntza.

Lan kontratua etenik gabeko 6 hilabetez mantendu beharko da gutxienez.

Aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzen bada, aurreko puntuan xedatutakoaren arabera kontratazio mota horri dagokion laguntzaren gainerako zenbatekoa eskatzen ahalko da.

4. Iraupen luzeko langabetzat hartuko dira enplegu eskatzaile gisa inskribatuak agertzen direnak kontratazio unean eta hamabi hilabetez, gutxienez ere, kontratazioaren aurreko hemezortzi hilabetean.

Kontratazioak kasuan kasuko hitzarmen kolektiboek markaturiko jarraibideen arabera eginen dira.

22. artikulua. Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.

a) Eskabidea, Tuterako Udalari zuzendua. (1. eranskina).

b) Pertsona edo enpresa eskatzailea identifikatzeko datuak: kontratatuaren izena, NANa edo AIZ zenbakia, jaioteguna, kontratazio data, lanpostua eta dedikazio denbora. (6. eranskina).

c) Kontratatuaren lan-bizitzaren kopia.

d) Egindako kontratuaren kopia.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez dituela urratzen Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekuak. (2. eranskina).

f) Enpresako plantillari buruzko adierazpena. (3. eranskina).

g) Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako dirulaguntzen zerrenda. Eskatutako diru kopurua, entitateen izenak eta emandako diru kopurua zehaztu behar dira. Deialdi honetan parte hartzeko garaian beste erakunde batzuen ebazpenaren zain dauden laguntza eskaeren berri ere eman behar da. (4. eranskina).

h) Banku helbideratzeari buruzko datuen jatorrizko alea, eredu normalizatuaren araberakoa.

i) Enpresaren nortasun juridikoaren egiaztagiria.

j) Enpresaren lan-bizitzaren txostena, lantoki bakoitzerako eta kotizazio kontuaren zenbaki bakoitzerako.

k) Sustatzailearen edo sustatzaileen lan-bizitza, enpresak ezartzeko edo sortzeko 1. lerroko laguntzak eskatzen dituzten enpresen kasuan.

l) Ekonomia-jardueren gaineko zergaren alta agiria, Tuterako udalerrikoa.

m) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian, Nafarroako Foru Ogasunean eta gainerako tributu administrazioetan zorren ordainketa eta gainerako betebehar formalak egunean dituela dioen ziurtagiria. Tuterako Udalak ofizioz egiaztatuko du egunean dituela harekiko zorren ordainketa eta betebeharrak.

n) Desgaitasuna frogatzea, dagokion agiri ofizialaren bidez.

o) Genero-indarkeriaren biktima dela frogatzeko, babesteko agindua edo fiskaltzaren txostena.

p) Enplegu eskariaren txartelaren fotokopia.

3. lerroa.–Merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzak.

23. artikulua. Onuradun izateko baldintza espezifikoak eta betebeharrak.

1) Baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, edo sozietate irregularrek eskatzen ahal dute dirulaguntza:

–Ekonomia-jardueren zergaren ondoko multzoetariko batean dagoen establezimendu baten titularra izatea, edo behin betiko ebazpenaren tenorean izatea, jarduera berria bada:

64. multzoa: elikagaien, edarien eta tabakoaren txikizkako merkataritza establezimendu iraunkorretan.

65. multzoa: elikagaiak ez diren produktu industrialen txikizkako merkataritza establezimendu iraunkorretan.

671. multzoa: jatetxe zerbitzuak.

672. multzoa: kafetegi zerbitzuak.

673. multzoa: janaridun eta janari gabeko kafetegi eta taberna zerbitzuak.

676. multzoa: txokolate-denda, izozki-denda eta hortxata-dendetako zerbitzuak.

681. multzoa: hoteletako ostatu zerbitzuak.

682. multzoa: hostal eta ostatu-etxeetan ostatatzeko zerbitzua.

755. multzoa: bidaia agentziak.

933. Irakaskuntzako beste jarduera batzuk.

9331. Ibilgailuak gidatzeko irakaskuntza.

9332. Atzerriko ikastaro eta ikasketen sustapena.

9339. Irakaskuntzako beste jarduera batzuk.

945. Albaitaritzako kontsultategi eta klinikak.

97. multzoa: zerbitzu pertsonalak.

OHARRAK:

1. Bat etorriko dira negozioaren ekonomia-jardueren zerga eta lokalean benetan egiten den jarduera. Ukatzeko arrazoia izanen da deialdiaren xedeko ekonomia-jardueren zergan alta ematea eta jarduera horretan benetan ez aritzea.

2. Aurretik deskribatu epigrafeez gainera, Tuterako Alde Zaharrean diruz lagungarriak izanen dira sormen eta kultura industrien sektoreko negozioak ere, Erribera Aldeko Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren planarekin bat etorriz.

2) Onuradun bakoitzak talde baten bitartez edo berak bakarrik eskaera egiteagatik jaso dezake dirulaguntza, baina ez proiektu beragatik, salbu eta dirulaguntzak lerro ezberdinetakoak badira.

3) Jarduera berria izanez gero, enpresa ekimenari buruzko txostena egin izana eta ekonomia-jardueren zergan alta emanda egotea dirulaguntzaren behin betiko ebazpenaren tenorean.

4) Zerga betebeharrak egunean izatea, hala Gizarte Segurantzarekikoak nola Nafarroako Gobernuarekikoak eta Tuterako Udalarekikoak, dirulaguntza eskatzeko tenorean. Betebehar hori ez betetzeak dirulaguntza ukatzea ekarriko du.

5) Behar diren obra-lizentziak eskatu izana (nahitaezkoa, kasu guztietan) eta orobat kasuan kasuko jardueran aritzeko aginduzkoak direnak. Eskatzen den gutxieneko inbertsioa (3.000 euro) kalkulatzeko kontuan hartuko diren kontzeptu eta zenbatekoak Tuterako Udalean tramitatutako obra-lizentzian aitortutakoak izanen dira.

6) 10 langile izatea gehienez.

7) Tuterako bizitegitarako hirigunean kokatuta egotea (baztertuak izanen dira hiriaren aldirietako poligonoetan ezartzen diren saltokiak).

Establezimendu berean jarduera ekonomiko bat baino gehiago eginez gero, diruz lagungarria den merkataritza jarduerari zuzenean loturiko inbertsioak bakarrik izanen dira diruz lagungarriak, eta merkataritza jarduera horrek izan beharko du saltegi horretako jarduera ekonomiko nagusia.

Dirulaguntza eskatzen duen enpresak egindako lanek ez dute dirulaguntzarik jasoko, ezta onuradunari loturiko enpresa edo entitateek egindakoek ere.

8) Dirulaguntzaren xede den lokalean merkataritza jarduera mantentzea 12 hilabetez, tokiko gobernu batzarrean dirulaguntza ematea erabaki denetik; dirulaguntza itzuli edo aldatzen ahalko da itxiera ezinbestean gertatzen ez bada. 12 hilabeteak iraganik, baldintzak bete izanaren frogagiriak eskatzen ahalko ditu Udalak.

24. artikulua. Baztertze espezifikoak.

a) 647.7. epigrafea: Edozein elikagai eta edariren txikizkako merkataritza, autozerbitzuan edo araubide mistoan supermerkatuetan (hau da, 400 metro koadroko edo hortik gorako saltokia duten establezimenduetan).

b) 647.5. epigrafea: Elikagaiak eta edariak, tabakoa kanpo, hornitzea salmenta-makina automatikoen bidez.

c) 655. multzoa: Erregaien eta lubrifikatzaileen txikizkako merkataritza.

d) Poligonoetan jartzen diren saltokiak.

e) Tuterako Udalaren lokal batean garatzen diren merkataritzako ekimenak.

25. artikulua. Diruz lagungarriak diren jarduketak eta gastuak.

A) Diruz lagungarriak diren jarduketak.

Epigrafe honetako dirulaguntzek jarduketa hauek finantzatuko dituzte:

a) Merkataritzako lokal berri bat irekitzeko edo lokal bat modernizatu, handitu edo egokitzeko obrak edo eraberritze lanak egitea.

b) Merkataritza lokalak hornitzea.

B) Diruz lagungarriak diren gastuak:

1) Diruz lagungarriak diren jarduerekin zalantzarik gabe lotura duten gastuek jaso dezakete dirulaguntza, betiere jarraian adierazten diren kontzeptuen ondoriozkoak direnean.

a) Lokal berri bat irekitzeko edo lokal bat modernizatu, handitu edo egokitzeko obrak edo eraberritze lanak egiteari dagokionez:

a.1) Sartutako kontzeptuak:

–Igeltserotza, iturgintza, zurgintza edo margoketa lanak. Ateak eta leihoak.

–Zoruak eta estaldurak ezartzea sabai eta hormetan.

–Erakusleihoak eta fatxadak birmoldatu eta eraberritzea.

–Instalazio elektrikoak.

–Aire girotua eta berokuntza.

–Pertsianak, errotuluak, toldoak eta establezimenduaren kanpo irudiari on egiten dion edozein elementu paratzea.

–Kanpo itxiturako eta erakusleihoak babesteko elementuak.

–Elementu bereziak eta interes arkitektonikoa dutenak zaharberritzea.

–Oztopo arkitektonikoak kentzeko eta lokaletarako irisgarritasuna hobetzeko eraberritze lanak.

–Wifi eremua ezartzeko obrak.

a.2) Baztertutako kontzeptuak:

–Lokalen erosketak, edo erosteko aukerak.

–Eraberritu eta egokitzeko azterlan eta proiektuak.

–Eskualdaketa eskubideen ordainketa.

–Eraikuntzaren egiturazko elementuen obra eta instalazio osagarriak, hala nola eskailerak, karga-jasogailuak, igogailuak edo solairuartea.

b) Merkataritza lokalak hornitzeari dagokionez:

b.1) Sartutako kontzeptuak:

–Alarmak eta segurtasun eta zaintza sistemak.

–Salmenta-puntuko terminalak, barra kodeen irakurgailuak, zerrenda magnetikoen irakurgailuak eta tiketen inprimagailuak erostea.

–Balantza digitalak.

–Ordenagailu eta periferikoak, merkataritza kudeaketarako direnak: kontabilitatea, fakturazioa, biltegia eta salmenten automatizazioa.

b.2) Baztertutako kontzeptuak:

–Altzariak.

–Ibilgailuak, ibilgailu erosi berrietako hozkailuen egokitzapena salbu.

–Merkaturatzeko salgaiak erostea, hala nola erakutsi eta saltzeko altzariak.

–Merkataritza jarduerari lotutako zerbitzu edo fabrikazio jardueretarako ekipamendu berariazkoa.

2) Kontzeptu hauek ezin dira inolaz ere dirulaguntzaren xede izan:

–Zergak eta tasak (lizentziak, BEZa, bide publikoaren okupazioa, etab.).

–Erabilitako ondasunak.

–Konponketa, ordezpen eta mantentze-lanen gastuak.

–Inbertsioak ez dira diruz lagunduko eskuratzailea bera denean aktiboen saltzailea edo jardueraren emailea, edo autofakturazioa ekar dezakeen antzeko kasuren bat gertatzen denean.

–Leasing edo renting bidez aktiboak eskuratzea.

–Enpresa jarduerarako behar-beharrezkoak ez diren ondasunak erostea edo gastuak egitea, eta enpresako bazkideen, zuzendarien, kudeatzaileen, jabeen edo haien familiakoen erabilera pribatuari lotutakoak.

3) Kontuan hartu beharreko gastuak, ekipo eta programa informatikoak izan ezik, establezimenduko salmentagunerako erabiliko dira eta/edo establezimenduaren kanpoalderako (fatxada); bestela, aurkeztu beharreko memorian justifikatu beharko da hori beharrezkoa dela salmentaguneak behar bezala funtzionatzeko edo argiro izanen dela bezeroarentzako arretarako eta, oro har, establezimendua hobeki kudeatzeko.

4) Dirulaguntza jaso ahalko dute iazko azaroaren 1etik aurtengo urriaren 31ra arte egindako jarduerek. Hasiera eguna obra baimenaren eskaeran agertzen dena izanen da, eta obra bukaerakoa, berriz, Udalak obraren bukaera onartzen duenekoa. Aipatu epearen barnean hasi baina urriaren 31n bukatzen ez direnak hurrengo deialdian sartuko dira, obra bukaera eskuratu ondoren.

5) Proiektu bakoitzeko, gehieneko dirulaguntza 10.000 euro da. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek 3.000 euroko inbertsioa izan behar dute gutxienez. Lokalen hornikuntza kontzeptuak ez dira kontuan hartuko zenbateko hori kalkulatzean.

26. artikulua. Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.

a) Eskabidea, Tuterako Udalari zuzendua. (1. eranskina).

b) Obra baimenaren edo legeztatzearen eskaera.

c) Obraren aurrekontu zehaztua.

d) Lokalaren alokairu kontratua edo jabetza eskritura.

e) Merkataritza-erregistroan behar bezala inskribatutako eratze-eskrituraren fotokopia konpultsatua, eta legezko ordezkariaren egiaztagiria (pertsona juridikoa baldin bada).

f) Pertsona fisikoaren edo jardueraren legezko ordezkariaren NANa, eta enpresaren IFK.

g) Ekonomia-jarduera zergaren kopia.

h) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.

i) Enpresak Ogasun Publikoarekiko zerga eta tributu betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiria, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak luzatua.

j) Erantzukizunpeko aitorpena, eskatzaileak inolako debeku kausarik ez duela dioena. (2. eranskina).

k) Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako dirulaguntzen zerrenda. Eskatutako diru kopurua, entitateen izenak eta emandako diru kopurua zehaztu behar dira. Gainera, adieraziko dira beste erakunde batzuei eskatutako laguntzak, deialdi honetan parte hartzeko garaian ebazpenaren zain daudenak. (4. eranskina).

l) Erantzukizunpeko adierazpena, ereduaren araberakoa, enpresako langile kopuruari buruzkoa. (7. eranskina).

m) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria, dirulaguntzaren xede direnak. Besteak beste, egindako jardueraren aurreko eta ondoko egoeren argazkiak sartu beharko dira, baita egindako gastuen zerrenda izenpetua eta zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoak guztira emanik.

n) Egindako gastuen frogagiriak eta fakturak, zerrenda zenbakituan esleitutako ordena zenbakiaren arabera hurrenez hurren ordenatuak. Fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira, edo zerbitzu kudeatzaileak adostuak.

ñ) Aurkeztutako fakturak ordaindu izanaren frogagiriak (jatorrizko dokumentuak edo horien kopia konpultsatua): bankuko transferentziak, bankuko egiaztagiriak edo ordainketaren laburpenak.

Dokumentu horietan argi adierazi behar da nork egin eta nork jaso duen ordainketa.

o) Obra bukaera

p) Helbideratzeko bankuko datuen ziurtagiria.

q) Enpresa-ekimenari buruzko memoria (jarduera berria baldin bada).

27. artikulua. Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzen zenbatekoa honako hau izanen da:

–Honako kale hauetan dauden lokalak: Arbollones, Chapinerías, Concarera, Cunchillos, Horno Higuera, Hortelanos, Juicio, La Vida, Magallón, Merced, Pasaje, Plaza Vieja, Pontarrón, Portal, Rúa, San Julián, Tornamiras, Verjas: %60.

–Alde Zaharreko gainerako kaleetan dauden lokalak (Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziko eremua): %35.

–Honako hauetan kokatutako lokalak: Padre Lasa plaza, Santa Ana etorbidea eta Escarcha kalea: %60.

–Hiriguneko gainerako kaleetan dauden lokalak: %25.

Obrak edo erreformak egiteko apartatuko dirulaguntza jaso ahal izateko, gutxienez 3.000 euroko inbertsioa egin behar da (BEZa eta zergak kanpo). Dirulaguntza kalkulatzeko, kontuan hartuko da hirigintza-lizentziak lortzeko xeheki aurkeztutako eta aitortutako aurrekontu babesgarria. Ezin izanen da dirulaguntzarik eman obra-lizentzian aitortzen ez diren kontzeptu eta zenbatekoetarako. Dirulaguntza kalkulatzeko, onartutako aurrekontu osoari eremuaren arabera dagokion portzentajea aplikatuko zaio.

Merkataritzako lokalen ekipamenduari dagozkion kontzeptuetarako dirulaguntza eskuratzeko, nahitaezkoa da aurreko paragrafoan deskribatutako a) lerroa egitea (obra eta eraberritze lanak). b) apartatuan, eremu bakoitzari dagokion portzentzajearen dirulaguntza emanen da, eta gehienez ere 1.000 euro.

Bi apartatuak kontuan hartuta (obrak eta eraberritze lanak, lokalen ekipamendua), 10.000 eurokoa izanen da dirulaguntza, gehienez.

28. artikulua. Laguntzen bateragarritasuna.

Jarduera berriak ezartzeko, dirulaguntza hau bateragarri eta osagarria da ordenantza honetan arautzen diren gainerako laguntzekin, betiere eskatzaileak laguntzen onuradun izateko baldintzak betetzen baditu.

Hobetu beharreko lokala Tuterako Alde Zaharrean baldin bada, Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren esparruan, dirulaguntzaren osagarri izaten ahalko dira Etxebizitza eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoak kudeatzen dituen “Tuterako Alde Zaharrean obrak egiteko laguntzak”.

Ordenantza honi jarraikiz ematen diren laguntzak bateragarriak dira beste administrazio edo entitate batzuek ematen dituzten edonolako laguntzekin, baldin eta haien guztien baturak egindako eraberritzearen kostuaren %65 gainditzen ez badu.

Dirulaguntzak batera ematen badira, ordenantza honek arautzen dituen laguntzek osatuko dute ezarritako gehieneko zenbatekoa.

29. artikulua. Dirulaguntzaren ordainketa.

Dirulaguntza osorik ordainduko da, jarduera egin eta behar bezala justifikatu ondoren.

4. lerroa.–Saltokien eta enpresen lehiakortasuna hobetzea.

30. artikulua. Xedea.

Lerro honen xedea da sustatzea Tuteran garatzen diren ekonomia-jarduerek ezar ditzaten berrikuntza teknologikoko tresnak, batez ere merkataritza elektronikoko proiektuen bidez, horrek ahalbidetuko baitie beste salmenta bide bat irekitzea, salmenta tradizionalaz gain. Halaber, negozioen digitalizazioarekin lotutako proiektuak sustatuko dira (telelaneko sistemak, online salmentakoak, merkataritza elektronikoko plataformak), haien lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzen lagunduko dutenak.

31. artikulua. Onuradun izateko baldintza espezifikoak eta betebeharrak.

Dirulaguntza eskatu ahalko dute pertsona fisiko edo juridikoek, eskabidea egiteko unean gutxienez 12 hilabetez Tuterako ekonomia-jardueren zergan alta emanda badaude eta jarduera Tuteran garatzen badute.

32. artikulua. Diruz lagungarriak diren gastuak.

Hauek dira diruz lagungarriak diren gastuak:

1. Merkataritza elektronikorako software tresnak erosi eta ezartzea, baldin badituzte online saltzeko aukera, ordainketa-pasabidea eta erosketa-orga.

2. Dauden denda birtualak egokitzea funtzio hori ezartzeko.

3. Webguneak sortu eta garatzea, online saltzeko funtzionaltasuna daukatenak.

4. Negozioaren prozesuak eta telelanaren prozesuak digitalizatzeko gastuak.

5. Webgunearen posizionamenduari, bilaketa-tresnei eta sare sozialei dagozkien gastuak.

6. Prestakuntza, negozioari aplikatutako teknologia berriekin zerikusia duten alorretan: digitalizazio prozesuak, merkataritza elektronikoa, telelana, sare sozialak, web-orriak, ordaintzeko bideak online erosketetan, webgunearen posizionamendua. Apartatu honetatik kanpo gelditzen da prestakuntza arautua.

Kanpoan gelditzen dira, orobat, ekipo informatikoen erosketen kontzeptuak: ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, tabletak, telefono mugikorrak.

4. lerroan aurreko deialdietan onuradunak izan diren enpresek ezin izanen dute berriz eskatu kontzeptu bererako.

Lanak aurreko urteko urriaren 1etik abian den urteko irailaren 30a bitartean egindakoak izan behar dira. Aurreko 1., 2., 3. eta 4. apartatuetan diruz lagungarriak diren gastuen kasuetan, nahitaezkoa izanen da tresna burutua eta funtzionamenduan egotea. Zentzu horretan, Udaleko zerbitzu teknikoek egiaztatuko dute, behar den kasuetan, benetan lana eginda dagoela eta funtzionamenduan; horrela ez bada, ez du dirulaguntzarik jasoko.

33. artikulua. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntzaren zenbatekoa %70 izanen da, eta 1.500 eurokoa, gehienez, eskabide bakoitzeko.

34. artikulua. Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.

a) Eskabidea, Tuterako Udalari zuzendua. (1. eranskina).

b) Pertsona fisikoaren edo jardueraren legezko ordezkariaren NANa, eta enpresaren IFK.

c) Ekonomia-jarduera zergaren kopia.

d) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.

e) Enpresak Ogasun Publikoarekiko zerga eta tributu betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiria, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak luzatua.

f) Erantzukizunpeko aitorpena, eskatzaileak inolako debeku kausarik ez duela dioena. (2. eranskina).

g) Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako dirulaguntzen zerrenda. Eskatutako diru kopurua, entitateen izenak eta emandako diru kopurua zehaztu behar dira. Gainera, adieraziko dira beste erakunde batzuei eskatutako laguntzak, deialdi honetan parte hartzeko garaian ebazpenaren zain daudenak. (4. eranskina).

h) Egindako gastuen frogagiriak eta fakturak, zerrenda zenbakituan esleitutako ordena zenbakiaren arabera hurrenez hurren ordenatuak. Fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira, edo zerbitzu kudeatzaileak adostuak.

Dirulaguntzaren xedeko fakturen kontzeptuek argi identifikatuta eta kuantifikatuta egon beharko dute.

i) Aurkeztutako fakturak ordaindu izanaren frogagiriak (jatorrizko dokumentuak edo horien kopia konpultsatua): bankuko transferentziak, bankuko egiaztagiriak edo ordainketaren laburpenak. Dokumentu horietan argi adierazi behar da nork egin eta nork jaso duen ordainketa.

j) Dirulaguntzaren xede diren kontzeptuen deskribapen labur bat aurkeztu beharko da.

35. artikulua. Datu pertsonalen babesa.

Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz, jakinarazten dizugu emandako datu pertsonalak baldintza-agiria kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta, adjudikazioduna izanez gero, ondorengo kontrataziorako, eta Tuterako Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batzen ahalko zaizkiela. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, aurka egiteko eta ezabatzeko eskubideak erabiltzen ahalko dira Udaleko Erregistro Orokorrera zuzendurik (Plaza Vieja, 1, 31500, Tutera).

XEDAPEN IRAGANKORRA

Eskabideak aurkezteko epea ordenantza honen behin betiko iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2021eko azaroaren 15ean bukatuko da.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek hartuko du indarra Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzen den egunaren biharamunean, eta berariaz indargabetzen den arte egonen da indarrean.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzearekin bat, indarrik gabe geldituko da aurreko udal ordenantza:

“Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko eta merkataritzako lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza”, 2020ko maiatzaren 19ko osoko bilkuran onetsia, eta 2020ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 18an.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1. eranskina.–Eskabidea, Tuteran enpresa jarduera berriak sortzeko, enplegua sustatzeko eta merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzetarako.

2. eranskina.–Erantzukizunpeko adierazpena.

3. eranskina.–Enpresako plantillari buruzko aitorpena.

4. eranskina.–Xede berbererako dirulaguntza eskaeren zerrenda.

5. eranskina.–Hirugarrenen fitxa.

6. eranskina.–Enpresaren datuak.

7. eranskina.–Enpresako langile kopuruari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

Deskargatu 1.tik 7.era bitarteko eranskinak (DOC).

Iragarkiaren kodea: L2110694