18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

95/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita honako proiektu hau: “Bidegurutzea egokitzeko eraikuntza NA-134 errepidean, 52+300 KPan, San Adrianen (Nafarroa)”.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 16ko 64/2020 Foru Aginduaren bidez, behin-behineko onespena eman zitzaion proiektu honi: “Bidegurutzea egokitzeko eraikuntza NA-134 errepidean, 52+300 KPan, San Adrianen (Nafarroa)”.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian ez dela alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txoste-narekin eta hark proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea proiektu hau: “Bidegurutzea egokitzeko eraikuntza NA-134 errepidean, 52+300 KPan, San Adrianen (Nafarroa)”. Aurrekontua 1.081.011,12 eurokoa da (BEZa barne).

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamen-tuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta San Adriango Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela horren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko abenduaren 30ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2016398