18. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

2021eko lan-egutegia

Izarbeibarko Mankomunitateko buruak, 2021eko urtarrilaren 13an, 2/2021 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

“Espediente zenbakia: 1/2021.

Ikusirik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 217/2020 Ebazpena, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusirik 819/2020 Ebazpena, azaroaren 24koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko herriko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatearen zerbitzuko langileek 2021ean izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, jarraian ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Jaunaren agerkundea.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 30a: herriko jaieguna.

–Abuztuaren 31; irailaren 1a eta 2a: Obanosko herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatean lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa. Nahitaez aritu beharko da 9:00etatik 14:30ak arte; gainerako denbora egiteko langileek malgutasuna izanen dute, hautara, 7:30etik 9:00ak arte eta 14:30etik 17:00ak arte.

Langileendako onetsi den egutegian 6 ordu geratzen dira sobera. Langileek ordu horiek urtean zehar hartuko dituzte nahieran, betiere zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Langileen asistentzia kontrola presentzien kontrol sistema baten bidez eginen da. Hala egin beharko dute lanaldiaren hasieran eta amaieran, bai eta lanaldiaren barnean irteten eta itzultzen diren bakoitzean ere.

Bosgarrena.–Langileek lanaldiaren barnean gehienez hogeita hamar minutuko atsedenaldia izanen dute.

Bosgarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, bai eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean jaiegun deklaratu guztiak ere, salbu eta abuztuaren 31, irailaren 1a eta 2a eta abenduaren 7a, horiek jaiegun izanen baitira.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta, ediktu bidez, Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko iragarki-taulan ere.

Zazpigarrena.–Batzar Nagusiari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkura arruntean.”

Ohartarazten da erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat jartzen ahal dela:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aurrera.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Obanosen, 2021eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L2100586