179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontuaren exekuzio oinarrien aldaketa. Behin betiko onespena

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2021eko martxoaren 23an egindako Batzorde Erabakitzailean, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak sartu dituen xedapen berrietara egokitzeko helburuarekin (Foru Lege horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aldatu zuen).

Onespen hori 2021eko maiatzaren 3an argitaratu zen 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aldaketa behin betiko onartzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aurrekontuaren exekuzio oinarrien kopia interesdunen eskura dago Bortzirietako Euskara Mankomunitateko bulegoan.

Arantzan, 2021eko uztailaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2111405