179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Higiezin baten aurri egoeraren adierazpena; Magdalena kaleko
6. zenbakian dago, 5. poligonoko 877. lurzatian.
Jendaurreko informazioa

Tuterako Udalaren Tokiko gobernu batzarrak, 2021eko ekainaren 18an, besteak beste, erabaki hau hartu zuen; hona hemen, hitzez hitz, haren xedapen zatia:

Lehena.–Ofizioz abiaraztea espediente bat, adieraz dadin aurri egoeran dagoela Magdalena kaleko 6. zenbakian dagoen eraikina (katastroko 5. poligonoko 877. lurzatia); Matías Buñuel Castilloren jaraunsle ezezagunak dira eraikinaren jabeak. Adierazpena erreferentziako txosten teknikoari jarraikiz egin da, gertatzen baita aurreikusirik dagoena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 199.2. a) eta b) artikuluetan.

Bigarrena.–Bertan inor bizi ez denez, Magdalena kaleko 6. zenbakiko eraikinaren eraispena agindu da; hilabeteko epean ekin beharko zaio, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horretarako, jabeei orubea behar bezalako baldintzetan uzteko eskatzen zaie, segurtasunaren, osasungarritasunaren eta apainduraren aldetik. Agindua bete ezean, Udalak subsidiarioki exekutatuko du eraispena; eskatu diren aurrekontuen arabera. Batzen badira obra proiektuaren, zuzendaritza fakultatiboaren, segurtasun eta osasun koordinazioaren eta obra gauzatzearen kostuak, guztira 9.950 euro izanen dira, BEZa kanpo (12.039,50 euro, BEZa barne), honela banatuta:

Obra proiektua eta zuzendaritza: 1.200 euro BEZa kanpo (Mari Trini Sanz Serrano).

Eraispena egitea: 8.750 euro, BEZa kanpo (Ate & Compactados SL).

Hirugarrena.–14.447,40 euroko gastua onestea, bigarren puntuan adierazitako ez betetzea gertatzen bada, obrak Tuterako Udalak exekutatu ditzan, subsidiarioki; eta jabeen kargura, eta Ordezko betearazpenen eta betearazteko aginduen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean ezarritako %aren goititzearekin (%18,08); eta higiezinaren jabekideei egotziko zaie gastua, bakoitzak duen jabetza partearen proportzioan.

Laugarrena.–Iragarki laburtua argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bosgarrena.–Aurri-adierazpen honek eta neurri hauek hartzeak ez dute jabea inolako erantzukizunetatik salbuesten, eraikina zaintzeko betebeharretan zabarkeriaz jokatzeagatik eskatzen ahal baitzaizkio.

Espedientearen gainerako edukia interesdunen eskura dago udal bulegoetan (Hirigintza).

Aditzera eta argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2021eko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2110543