179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TABAR

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2021eko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea hasiera batean onetsi zen 2021eko maiatzaren 20ko bilkuran, eta 2021eko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 14an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.305,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 20.000,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 45.660,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 66.965,00 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 50.650,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 8.450,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 61.600,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Tabarren, 2021eko uztailaren 20an.–Kontzejuko burua, Miguel Ángel Tobes Echavarri.

Iragarkiaren kodea: L2111317