179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN VICENTE

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2021eko ekainaren 10ean egin bilkuran hasiera batez onetsi zen 2021eko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta 2021eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 28an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 445,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.000,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 12.355,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira 16.800,00 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 14.820,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.200,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 780,00 euro.

Gastuak, guztira: 16.800,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

San Vicenten, 2021eko uztailaren 22an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Iriarte Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2111490