179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Iruñeko Udal Planeko U.I. X “Landaben” U.I. X unitateko GZ-2 eremuaren parte batean jarduteko (7. poligonoko 1353. lurzatia) U.I. X/ZN-1 unitate berrian “Bapisa SLU”

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko ekainaren 28an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 28-JUN-21 (5/US).

“Ikusirik Hiri-jarduketarako Plan Bereziaren dokumentua, Iruñeko Udal Planeko U.I. X “Landaben” U.I. X unitateko GZ-2 eremuaren parte batean jarduteko (7. poligonoko 1353. lurzatia), 2021eko ekainaren 9an Bapi Sociedad de Alquileres SLk aurkeztua, eta bat etorriz 2021eko ekainaren 14ko Hirigintza Gerentziako arkitektoaren txostenarekin, eta 2021eko ekainaren 15eko kudeatzaileari atxikiaren txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hiri-jarduketarako Plan Bereziaren dokumentua (Iruñeko Udal Planeko U.I. X “Landaben” U.I. X unitateko GZ-2 eremuaren parte batean jarduteko (7. poligonoko 1353. lurzatia) U.I. X/ZN-1 unitate berrian) hasiera batean onestea. Bapi Sociedad de Alquileres SLk aurkeztu du. Planaren xedea da industria lurzatiaren parte bat eta eraikina finkatzea, lurzoru ez egonkortuaren unitate berri bat sortuz (ZN-1), GZ-2 sistema orokorraren eremutik kanpo.

2.–Sustatzaileari gogoraraztea lurzatia juridikoki araztu behar dela, azaleraren parte bat udalak erosi duela erakusten duten bi tituluak Jabetzaren Erregistroan inskribatuz, Hiri-jarduketarako Plan Berezia behin betiko onetsi baino lehen, planaren edukia errealitateari egokituz; eta dokumentua behin betiko onetsi baino lehen aurkeztu beharko duela erantzukizunpeko adierazpen bat, adieraziz ezagutzen eta onartzen duela uholde-arriskuak daudela.

3.–Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

4.–Erabaki hau jakinaraztea Bapi Sociedad de Alquileres SLri, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari eta Iruñerriko Mankomunitateari.”

Iruñean, 2021eko ekainaren 29an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2110586