179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa Orkoiengo Udal Planean: lurzoru urbanizaezina. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2021eko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, legezko gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batez onestea Orkoiengo Udal Planeko aldaketa, lurzoru urbanizaezinari dagokionez, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-dekretuan ezarritakoarekin, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Aurretiaz, herritarren parte-hartze prozesua egin da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Prozesu horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren bi egunkaritan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Orkoienen, 2021eko uztailaren 2an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2110688