2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Desafektatzea, herri-lurreko erabileratik, neurketarako dorre bat ezartzeko. Hasierako onespena
Murchanteko Udalak, 2021eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri-lurreko erabileratik 645 metro koadro desafektatzea 1. poligonoko 229. lurzatian, La Torre izeneko alderdian, Navarra SLri lagatzeko, neurketarako dorre bat ezar dezan. Osoko bilkurak lagapena arautzeko baldintza-orria onetsi zuen.
Espedientea jendaurrean egonen da, hilabete batez, iragarkia Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Egoki jotzen diren alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izanen dira epe horretan. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtuko da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada. Kasu horretan espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera igorriko da, Nafarroako Gobernuak onets dezan.
Murchanten, 2021eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2110695