179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Epatzea 21-00762 gora jotzeko errekurtsoan, 2021eko plantilla organikoaren eta lan publikoaren eskaintzaren behin betiko onespenari buruz

Honako honen bidez, jakinarazten da María Rosario Gómara Ochoa andreak 20-00762 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (Iturrama kalea, 10 –sarrera Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña). Errekurtso hori jarri da 2021eko plantilla organikoaren eta lan publikoaren eskaintzaren aurka (2021eko martxoaren 1ean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen). Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Murchanten, 2021eko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2110654