179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, finketako itxiturei buruz. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2021eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batez onestea aldaketa egitea Hirigintzako Araudi Partikularreko IV. kapituluko 1.2.3 apartatuan (Finketako itxiturak) eta Murchanteko Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantza orokorreko 85.10 artikuluan, deUrbanek 2021eko ekainean eginiko agiriaren arabera.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean atereaz eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan argitaratuz.

3. Jendaurrean jartzearekin batera, proiektua Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari igorriko zaio, txosten orokorra eman dezan, Nafarroako Gobernuko departamentuen gogoeta sektorialekin.

Murchanten, 2021eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2110589