179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Alkatetzaren eskuordetza, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2021eko uztailaren 2ko ebazpen baten bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Arantzazu Martínez Unanuaren esku utzi du 2021eko abuztuaren 12an, Mañeruko Santa Barbara baselizan ezkontza zibila egiteko eskudantzia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (lege horrek hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Mañerun, 2021eko uztailaren 2an.–Alkatea, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2110674