179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Eratsungo Udalak, 2021eko apirilaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Jendaurrean eman beharreko denbora iragan baita inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko, haren laburpena ematen da argitara.

GASTUAK:

Kapitulua, izena, hasierako aurreikuspenak (eurotan).

1.–Langileria gastuak: 12.240,00.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 42.161,62.

4.–Transferentzia arruntak: 49.057,72.

6.–Inbertsio errealak: 51.640,00.

Guztira: 155.099,34.

DIRU-SARRERAK:

Kapitulua, izena, hasierako aurreikuspenak (eurotan).

1.–Zuzeneko zergak: 35.650,00.

2.–Zeharkako zergak: 500,00.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.315,00.

4.–Transferentzia arruntak: 48.961,34.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamendua: 29.173,00.

7.–Kapital-transferentziak: 39.500,00.

Guztira: 155.099,34.

Eratsunen, 2021eko uztailaren 22an.–Alkatea, Ignacio Estanga Michelena.

Iragarkiaren kodea: L2111505