179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 2021eko uztailaren 1eko 2021/0197 Ebazpenaren bidez, ondokoa ebatzi da:

“2021eko uztailaren 10etik 19ra herritik kanpo egonen naizenez,

Hortaz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari eta horrekin bat datozenei jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak Udaleko alkateorde Casto Alvero Gonzálezen esku uztea, 2021eko uztailaren 10etik 19ra bitartean, biak barne.

2. Eskuordetzea lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Eskuordetze honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

4. Eskuordetza honek 2021eko uztailaren 10etik aitzina izanen ditu ondorioak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu beharko da.”

Cintruenigon, 2021eko uztailaren 2an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2110705