179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAIBAR

Usategiak enkantean

“Ahozko posturen” bidezko enkante publikoa eginen da minus 2 zenbakitik (-2) 17ra eta 26tik 43ra bitarteko usategiak errentan emateko, paseko usoa ohiko moduan harrapatzeko 2021-22ko denboraldian, NA-10443 matrikulako ehiza barrutian, Baraibarko Kontzejuaren mugartean.

Enkantea heldu den irailaren 4an eginen da, eguerdiko hamabietan, Baraibarko Kontzejuaren aretoan.

Enkante honetan esleitzen ez diren usategiekin beste enkante bat eginen da irailaren 11n, toki eta ordu beretan, %10 merkeago. Bigarren horretan esleitzen ez diren usategiekin, berriz, hirugarren enkantea eginen da, bigarrenaren ondotik.

Hasierako prezioak, gora jotzeko hainbestekoak eta abar ikusgai daude Baraibarko Kontzejuaren Alkatetzan eta www.baraibar.eus web-orrian den baldintza-agirian, aztertu nahi dituenaren eskura. Harremanetarako telefonoa: 607181744.

Baraibarren, 2021eko uztailaren 2an.–Kontzejuko burua, Maite Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2110691