179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaileen hamalau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 2629/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile izateko hamalau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko, 2021eko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12koan, argitara eman zen probak gainditu dituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren hamalau pertsonak izendatzeko proposamena, eta 30 egun naturaleko epea ireki zen izendapena egiteko eskatutako dokumentazioa aurkez zezaten.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 1668/2021 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sarturiko hamalau izangaiak funtzionario izendatu ziren.

Ezarritako epean eskaera eginda, igoera txandako izangai Yolanda Albisu Cajal andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion zaintzaile lanpostuan, jabetze-hartzearen egunetik beretik, une horretan beste Administrazio Publiko batean ari baitzen lanpostu finko batean.

Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen, izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta igoera txandan beste inork oposizioa gainditu ez duenez, bidezko da izendapen proposamena osatzea Brígida Soriano García andrearekin, bera baita lehendik izendatutakoen ondotik txanda irekian oposizioa gainditu dutenen artean hurrengoa.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2021eko uztailaren 5ean.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2110746