179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda

Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko apirilaren 13an hartutako erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen, Atarrabiako Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzeko, mailaz igotzeko lehiaketa bidez. Deialdi hori argitaratu zen 2021eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 6an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, onesten eta argitaratzen da onartu eta baztertu diren izangaien zerrenda, Alkatetzaren uztailaren 2ko 570/2021 Ebazpenari jarraikiz.

Era berean, honako egutegi hau zehaztu da xede den lanpostuaren edukiei eta eginkizunei buruzko proba teoriko-praktikoa egiteko: irailaren 3an eginen da, 09:00etan, Atarrabiako Kultur Etxeko instalazioetan (kale Nagusia 38).

Atarrabian, 2021eko uztailaren 2an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

–Onartuak:

8, 15 eta 22 zenbakidun poliziak.

–Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L2110692