179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Meatze-emakida ematea, Xabier, Zangoza eta Esako udal-mugarteetan dagoen “Goyo 35.780” izeneko meategia ikertzeko baimenaren ondoriozkoa.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak uztailaren 1ean emandako 56/2021 Ebazpenaren bidez, meatze-emakida hau eman da:

Izena: Goyo.

Zenbakia: 35.780.

Ustiatu beharreko baliabidea: potasio eta sodio gatzak.

Udal-mugarteak: Xabier, Zangoza eta Esa.

Azalera: meatzaritzako 51 lauki.

Eta hori jakitera ematen da, honako hauetan xedatutakoari jarraituz: Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 78.2 artikulua, 1978ko abuztuaren 25eko Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorraren 101.5 artikulua eta erauzketa industrietako hondakinak kudeatzeko eta meategiko jarduerek ukitutako eremua babestu eta lehengoratzeko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikulua.

Ebazpen osoa ondoko webgunean kontsulta daiteke:

https://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Actividad+minera/Jornadas.htm

Iruñean, 2021eko uztailaren 2an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2110684