179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

281/2021 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak xedatzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak, hierarkikoki zer organoren menpe dauden, hari egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.

Artikulu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasuetan.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren menpeko zerbitzuko zuzendari hauek elkarren ordezkoak izanen dira, aldi baterako, horietako karguren bat hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, inolako lehentasun-hurrenkerarik ezartzen ez dela:

–Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria.

–Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria.

–Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria.

–Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

–Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria.

–Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendaria.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariari, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariari, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendariari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariari eta Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 30ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2110689