178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Lehendakaritza delegatzea

Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera, Mankomunitateko lehendakariak bere atribuzio generikoak delegatu ahalko ditu, bai Batzorde Iraunkorrean, bai hartako edozein kiderengan ere.

Ordezkapen horrek Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluko 1. eta 2. ataletan ezarritakoa bete behar du.

Mankomunitateko lehendakaria ez da egongo 2021eko abuztuaren 2tik abuztuaren13a arte, bi egun horiek barne, eta, beraz,

Erabaki dut

1.–Delegatzea Patxi Leuza Garcia jaunarengan Mankomunitateko lehendakariari dagozkion atribuzioak, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluan ezarritakoarekin bat, Mankomunitatearen Estatutuen 21. artikuluari dagokionez.

2.–Delegatze horren eragina 2021eko abuztuaren 2tik abuztuaren 13a artekoa izango da, bi egun horiek barne.

3.–Erabaki honen berri ematea Patxi Leuza Garcia jaunari, eta delegatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko uztailaren 26an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2111636