178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUDAIRI

Ordenantza, Erabilera publikoko bideen aprobetxamendua eta erabilera arautzen dituena. Hasierako onespena

Zudairiko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko ekainaren 1ean egindako bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen Erabilera publikoko bideen aprobetxamendua eta erabilera arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zudairin, 2021eko uztailaren 2an.–Kontzejuko burua, Diego Iriarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L2110400