178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Aldaketa, 2021eko aurrekontua exekutatzeko oinarrietan.
Behin betiko onespena

Murillo el Cuendeko Kontzejuaren Herritarren Batzarrak, 2021eko martxoaren 30ean, erregelamenduzko quorumarekin egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2021eko ekitaldirako aurrekontua exekutatzeko oinarrietan. Erabaki hori argitara eman zen 2021eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19an.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da, bat etorriz martxoaren 10eko 10/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aurrekontua exekutatzeko oinarri aldatuak interesdunen eskura daude Murillo el Cuendeko Udalaren web-orrian. Esteka honen bidez eskura daitezke:

https://sedeelectronica.murilloelcuende.es/wp-content/uploads/2021/06/Bases-de-EJECUCION-2021-CONCEJO-MURILLO.pdf

Murillo El Cuenden, 2021eko ekainaren 29an.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.

Iragarkiaren kodea: L2110369