178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Ordenantza fiskala, arautzen duena trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Behin betiko onespena

Eloko Udalak, 2021eko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza.

Onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 12an, eta jendaurreko epean, inork ez du alegaziorik aurkeztu. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsi da, eta testu osoa argitara dadila agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Elon, 2021eko ekainaren 28an.–Alkatea, José Manuel García Aróstegui.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN ZERGA

1. artikulua.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga zuzeneko zerga bat da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean derrigorrez ezarria. Zerga hori ordenantza fiskal honen bidez arautuko da, eta ordenantzaren arauak aipatu foru arauaren 159.etik 166.era bitarteko artikuluetan (biak barne) ezarritakoari atxikitzen zaizkio.

2. artikulua.

Bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162.4 artikuluan ezarritakoarekin, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kuotaren gainean honako hobari hauek ezarri dira:

a) %50eko hobaria “EKO ibilgailuetarako”.

b) %100eko hobaria “0 isurtze ibilgailuetarako”.

3. artikulua.

Ordenantza honetan ezarritako edozein hobari aplikatzeko, zergaren subjektu pasiboak eskatu egin beharko du, eta zer ibilgailutarako eskatzen den hobaria, hura hobaria jasotzeko moduko egoeran egotearen frogagiriak erantsi beharko ditu.

Hobaria jaso dezakeela egiaztatu ondoren, Udalak hori ziurtatzen duen dokumentua igorriko du. Hobaria aplikatuko da subjektu pasiboak eskaera egin eta hurrengo hiruhileko naturaletik hasita, eta hiruhileko naturaletan hainbanatuko da zergaren kuota, ondorio horietarako.

4. artikulua.

Ordenantza honetan zehazki arautzen ez den orotan, aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta Udalak onetsitako ordenantza fiskal orokorra.

5. artikulua.

Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Iragarkiaren kodea: L2110310