178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzak 2021eko apirilaren 8an emandako 2021/0252 Ebazpenaren bitartez, erabaki zen alkatetzaren eskumenak eskuordetzan ematea Edorta Beltzunegi Lopez lehen alkateordeari, 2021eko apirilaren 9tik apirilaren 28ra bitarte, medikuaren bajagatik.

2021/04/27an, 2021/0298 Ebazpenaren bidez, eskudantziak eskuordetzeko epea luzatu da, 2021eko apirilaren 29tik 2021eko maiatzaren 17ra.

Ikusirik 2021eko maiatzaren 18an bajaren arrazoiak bere horretan dirauela maiatzaren 18an, bidezkoa da eskumenak eskuordetzeko epea luzatzea 2021eko uztailaren 18ra bitartean, 2021/0365 Ebazpenaren bidez.

2021eko uztailaren 19an, bere horretan dirau laneko kontingentzia arruntak; hortaz, berriz luzatzen da Alkatetzaren eskumenak Edorta Beltzunegi López lehen alkateordearen esku uzteko epea, gaurtik, hots, 2021eko uztailaren 19tik, 2021eko abuztuaren 19ra arte.

Hortaz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eskumen guztiak Edorta Beltzunegi López lehen alkateordeari eskuordetzea 2021eko uztailaren 19tik abuztuaren 19ra bitartean, biak barne.

2 Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3 Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari hurrengo osoko bilkuran.

Uharten, 2020ko uztailaren 19an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2111311