178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Uso-ehizako postuen enkantea

Udal honek enkante publikorako deialdia egin du, Larmendi alderdian kokaturiko usategien aprobetxamendua esleitzeko, 2021eko ehiza denboraldirako.

Enkantea Herriko Etxean eginen da 2021eko irailaren 4an, goizeko 12:00etan, ahozko prozeduraren bidez.

Baldintza-plegua interesaturik daudenen eskura daude bai udal bulegoetan, baita Etxalarko udalaren web-orrian ere (www.etxalar.eus).

Etxalarren, 2021eko uztailaren 29an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2111232