178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

2021eko maiatzaren 17ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori 2021eko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 7an. Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi da aldaketa segidan aipatzen diren oinarrien idazketan: 3. oinarriko 2. eta 3. puntuak, 9. oinarriko 4. puntua, 10. oinarriko 2., 5., 8. eta 9. puntuak, 11. oinarriko 2. eta 3. puntuak, 13. oinarriko 3. puntua, 14. oinarriko 2. eta 3. puntuak, 15. oinarriko 3. puntua, 27., 28. eta 29. oinarriak, 36. oinarriko 2. eta 5. puntuak eta 40. oinarriko 2. puntua.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren kopia interesdunen eskura dago Enerizko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://eneriz.sedelectronica.es/transparency/6022313d-9bbb-43d8-8ffc-12552b52ac32/

Eneritzen, 2021eko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2110373